Julius Chan
Julius Chan (Tanga uharteak, Irlanda Berria, 1939ko abuztuaren 29a – Huris, Irlanda Berria, 2025eko urtarrilaren 30a) papuagineaberritar politikaria izan zen. Papua Ginea Berriko lehen ministroa izan zen 1980tik 1982ra eta 1994tik 1997ra.
Txinako merkatari baten eta Irlanda Berriko emakume baten zazpi seme-alabetatik bosgarrena izan zen, eta Brisbaneko Marist College Ashgroven hezi zen. 1960ko hamarkadan sartu zen politikan, Papua Ginea Berriko independentzia baino lehen, eta Asanbladako kide izan zen.
Lau aldiz izan zen lehen ministrorde (1976, 1985, 1986, 1992–1994) eta hiru aldiz Finantza ministro (1972–1977, 1985-1986 and 1992–1994). 1980an lehen ministro bihurtu zen Michael Somare ordezkatu zuenean. Bi urte geroago, Somarek kargua berreskuratu zuen.
Lehen ministro izan zen berriro 1994an, Paias Wingtiren ordez. 1997an jakin zen mertzenarioen erakunde bati ordaindu ziola Bougainvilleko matxino separatisten aurka borrokatzeko. Armada nazionala matxinatu egin zen mertzenarioek baino soldata txikiagoak zituztelako. Martxoan Chanek zentsura mozioa irabazi zuen Parlamentuan baina hurrengo egunean dimisioa eman zuen eta John Giheno behin-behineko lehen ministro bihurtu zen. Chanek boterea berreskuratu zuen ekainean, baina hauteskundeetan garaitua izan zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The "last man standing" falls «The "last man standing" falls» Post Courier 2025-1-30 (kontsulta data: 2025-1-30).