Julius Koch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julius Koch

Bizitza
JaiotzaReutlingen, 1872
Herrialdea Belgika
HeriotzaMons1902ko martxoaren 30a (29/30 urte)
Jarduerak
Jarduerakzirkuko artista eta aktorea
Altuera246 zentimetro
IMDB: nm1511804 Edit the value on Wikidata

Julius Koch, ezagunagoa Constantine erraldoia (frantsesez: Le Geant Constantin) ezizenarekin (Reutlingen, 1872Mons, 1902ko martxoaren 30a) oso gizaseme garaia izan zen; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, 2,459 metro garai izatera heldu zen.

Nahasiak dira Constantine erraldoiari buruzkoak. Garaiko kronikek diote munduko pertsonarik altuenetakoa izan zela, harena baita inoiz neurtu den femurrik handiena: 76 cm. Erraldoitasuna zeukan, eta ibiltzeko arazoak. Hausturak izan zituen hanketan: gangrenatu, eta moztu behar izan zizkioten. Haren hezurdura Monseko museoan dago (Belgika).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2020-11-05). «Migel Joakinen garaikideak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.