June Arbeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
June Arbeo Sarriugarte» orritik birbideratua)
June Arbeo

Bizitza
JaiotzaDurango1999ko otsailaren 4a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14783525 Edit the value on Wikidata

June Arbeo Sarriugarte (Durango, Bizkaia, 1999ko otsailaren 4a) bizkaitar atleta da.

2021eko ekainaren 13an, Valentzian jokatu zen 3.000 oztopo proban, 23 urtez azpiko mailan, Euskadiko errekorra hobetzea lortu zuen. Espainiako inoizko bigarren markarik onena ere egin zuen. 10.02.36. Denbora horri esker Europako txapelketan parte hartzeko gutxieneko marka eskuratu zuen.[1]

June Arbeok, Scorpio taldeko korrikalariak, 2022ko maiatzean berea zen errekorra hobetu zuen Euskadiko errekorra 3.000 metroko oztopo proban. Huelvako meeting-ean 18 segundotan hobetu zuen. Orain, senior mailako marka berria honako hau da: 9.44.83. Senior mailan Europako txapelketetarako 4 segundutara gelditu da.[2][3]

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

June Arbeo, 2008an hasi zen kirol munduan murgiltzen, 9 urte zituela, Durangoko Kurutziaga ikastolan. 2012tik 2015era Durango Kirol Klubeko partaide izan zen eta 2015etik 2018ra Durangaldea Running taldean.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013an Euskadiko kadete mailako txapelduna oztopodun 1500 metroko proban Durangon.
  • 2014an Elorrioko San Txibiri lasterketan Kadete mailan txapelduna.[4]
  • 2014an Durangon, Euskadiko 3000m. proban txapelduna.[5]
  • 2016an Euskadiko absolutu mailako txapelduna 1500 metroko proban Durangon.
  • 2016an Elgoibarko gau krosean 2. postua.[6]
  • 2016an Antxintxikak antolaturiko Arrasate-Oñati Krosaren XXXIII.edizioan 3 emakume onenen artean sailkatu zen.[7]
  • 2017an Euskadiko junior mailako txapeldunordea krosean Sopuertan.
  • 2017an Euskadiko absolutu mailako txapelduna oztopodun 3000 metroetako proban Durangon.
  • 2017an Espainiako junior mailako txapeldunordea oztopodun 3000 metroetako proban Granollersen.[8][9]
  • 2017an Zornotzako Nazioarteko Krosean txapelduna.[10]
  • 2018an Euskadiko junior mailako txapelduna krosean Amurrion.
  • 2018an Euskadiko junior mailako errekorra oztopodun 3000 metroetako frogan.[11][12][13]
  • 2018an Espainiako junior mailako txapelduna oztopodun 3000 metrotako frogan Murtzian.[14]
  • 2018an 3. postua oztopodun 3000 m. proban Los Corrales de Buelnan.[15]
  • 2018an LXXV Juan Mugarza nazioarteko krosean 4. postua.[16]
  • 2018an Aldujar-en Campeonato de España Universitario lasterketan 3. postua.[17]
  • 2019an Euskadiko kros txapelketan hirugarren postua lortu zuen Ordizian.[18]
  • 2019an Bajo Asóngo 14. Herri lasterketan txapelduna Colindresen.[19][20]
  • 2019 oztopodun proban txapelduna.[21]
  • 2019an Aranda de Dueroko XXXIV Cross de la Constitución lasterketan, txapelduna.[22]
  • 2019 Euskadiko kros txapelketa Ordizian 3. postua.[23]
  • 2019an la Milla de Santander lasterketan 5. postua.[24]
  • 2019an Xemeingo kros mistoan 1.postua David Garcia bikotearekin.
  • 2020an Zilarrezko domina irabazi zuen Espainiako atletismo txapelketan, 3.000 metroko oztopoen proban.[25]
  • 2021ean 3.000 oztopo proban, 23 urtez azpiko mailan, Euskadiko errekorra hobetzea lortu zuen. Espainiako inoizko bigarren markarik onena ere egin zuen. 10.02.36 eta Europako txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu.
  • 12. postua lortu zuen Europako atletismo txapelketan.[26]
  • 2022ko maiatzean Huelvako meeting-ean 18 segundotan hobetu zuen Euskadiko errekorra 3.000 metroko oztopo proban, 9.44.83. denbora eginda. Senior mailan 4 segundutara gelditu da Europara joateko.[2] [3]

Merezimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Espainiako junior mailako kroslari erregularrenari saria.
  • Kroseko atleta onenen ANOC saria SUB 20 emakumezkoetan.[27]

Zutabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anboto aldizkariko zutabegilea ere bada June Arbeo. Kirolari buruzko zutabeak idazten ditu maiz.[28]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «June Arbeo Europako txapelketarako sailkatu da 3.000 oztopo proban eta Euskadiko errekorra hobetu du - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
  2. a b «June Arbeok 18 segundotan hobetu du Euskadiko errekorra 3.000 metroko oztopo proban - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
  3. a b «Iker Arotzenak eta June Arbeok Euskadiko errekorrak lortu dute» fvaeaf.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
  4. «Ayuntamiento de Elorrio - La II edición de la carrera San Txibiri de Elorrio reúne a medio millar de participantes» www.elorrio.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  5. «Galdakao Atletismo Taldea - Irati Otazua Subcampeona de Euskadi en el campeonato de Fondo al aire libre» www.galdakaoat.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  6. «barren.eus - Dabid Garciaren hirugarren garaipena eta Ainhoa Sanzen bigarrena Elgoibarko Gau Krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  7. Mondraberri Arrasateko Ataria | Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  8. «JUNE ARBEO: "Para mí esto es un sueño cumplido"» Mugalari Kultura 2017-07-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  9. dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  10. Zornotzako Nazioarteko Krosa 2017
  11. «JUNE ARBEO BATE EL RECORD DE EUSKADI DE 3.000 M.OBSTACULOS SUB-20» fvaeaf.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  12. «June Arbeo se proclama campeona de España sub-20 en los 3.000 metros obstáculos» Mugalari Kultura 2018-06-25 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  13. (Gaztelaniaz) «Arbeo bate el récord de Euskadi del 3.000 metros obstáculos sub-20» durangon.com 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  14. «June Arbeo, del Durangaldea Running, Campeona de España sub-20 en 3.000 obstáculos» www.vamosacorrer.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  15. (Gaztelaniaz) «Blanca Fernández manda un 'aviso' en Los Corrales del Buelna» Leonoticias 2018-06-04 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  16. http://mintxeta.com/juan-muguerza-2019/es/palmares-2018-cross-muguerza*.php[Betiko hautsitako esteka]
  17. Beldarrain, Gabriel. (2018-04-27). «Gabriel Beldarrain: Campeonato de España Universitario» Gabriel Beldarrain (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  18. «Ainhoa Sanz, Euskadiko kros txapelduna laugarrengoz» Otamotz 2019-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  19. https://web.archive.org/web/20191230214715/http://www.elecoregional.com/noticia_ampliada/29064/diego-cuadrado-y-june-arbeo-vencen-en-la-14%C3%82%C2%AA.html
  20. http://www.atletismoencantabria.es/carreras/496-xiv-10-km-bajo-ason
  21. (Gaztelaniaz) Excelente arranque de Scorpio en la División de Honor | DIARIO ARAGONES. (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  22. https://www.sportchip.es/trial/eventos%202019/CROSS_DE_LA_CONSTITUCION/S23_FEMENINO_INTERMEDIOS.pdf
  23. https://uriola.eus/bilbo/1549286867979-asteburu-biribila-bilbao-atletismoko-neskentzat
  24. http://www.fcatle.com/victor-gutierrez-y-noemi-cano-se-llevan-la-milla-de-santander/
  25. «June Arbeok zilarrezko domina irabazi du Espainiako atletismo txapelketan, 3.000 metroko oztopoen proban - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  26. «12. postua lortu du June Arbeok Europako atletismo txapelketan - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  27. (Gaztelaniaz) «Premiados ANOC» www.adocasociacion.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  28. «June Arbeo Sarriugarte - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]