Junichiro Koizumi
Itxura
Junichiro Koizumi (japonieraz: 小泉 純一郎, Hepburn: Koizumi Junichiro) japoniar politikaria da. Japoniako lehen ministroa izan zen 2001etik 2006ra.
Ekonomia ikasi zuen bere herrialdean eta Londresen, eta 1972an diputatu hautatu zuten lehen aldiz. Ondoren, Posta eta Komunikazio ministro eta Osasun eta Ongizate ministro izan zen.
Japoniako Alderdi Liberal Demokratikoko buru eta lehen ministro izan zen 2001 eta 2006 artean. Estatuaren zorra murrizteko eta posta-zerbitzua pribatizatzeko politika ekonomiko neoliberalak aplikatu zituen.
Erretiratu eta urte batzuetara, nuklearren aurkako jarrerak defendatu zituen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
