Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Junior Eurovision Song Contest
Concours Eurovision de la Chanson Junior
MotaAbesti lehiaketa
Sorrera2003ko azaroaren 15a
SortzaileaBjørn Erichsen
Iraupena1 Ordu eta 45 minutu (2003)
2 ordu (2009–2013, 2020)
2 ordu eta 15 minutu (2005–2008, 2017)
2 ordu eta 30 minutu (2014–2016, 2018–2019)
HizkuntzakIngelesa eta frantsesa
EkoizleaEuropako Irrati-Telebista Batasuna
BanatzaileaEurovision
WebguneaWebgunea

Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior) 2003an hasita Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU) urtero antolatzen duen abesti lehiaketa bat da, EBUren kide diren emisoreentzat zabalik dagoena. Urtero Europako hiri desberdin batean egiten da, baina hiri berean lehiaketa behin baino gehiagotan antolatu daiteke. Lehiaketak Eurovision Abesti Lehiaketarekin antzekotasun asko ditu, eta horren izena hartzen du. Parte hartzen duten telebista bakoitzak artista edo talde bat bidaltzen du, lehiaketaren egunean 9 eta 14 urte bitarteko kideak dituena, eta 2 minutu 45 segundo eta 3 minutu arteko abesti original bat abesten dute gainontzeko sarreren aurka lehiatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketaren jatorria 2000 urtean datza, Danmarks Radio daniar irrati-telebista erakundeak haurrentzako antolatu zuen abesti lehiaketa batean. 2002an ideia Eskandinaviara zabaldu zen, MGP Nordic jaialdia eman zelarik: Danimarka, Norvegia eta Suedia izan ziren partaide. Europako Irrati-Telebista Batasunak ideia hartu eta Europa osora zabaldu zuen 2003an, Eurovision Abesti Lehiaketaren izenaz baliatuz. Lehen edizioa Danimarkak antolatu zuen Kopenhagen, ideia bertako telebistatik zetorrelako.

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Herrialdeak, lehen agerraldiaren arabera
2003 Belgika, Bielorrusia, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Espainia, Grezia, Herbehereak, Ipar Mazedonia, Kroazia, Letonia, Malta, Norvegia, Polonia, Suedia, Zipre
2004 Frantzia, Suitza
2005 Errusia, Serbia eta Montenegro
2006 Portugal, Serbia, Ukraina
2007 Armenia, Bulgaria, Georgia, Lituania
2010 Moldavia
2012 Albania, Azerbaijan, Israel
2013 San Marino
2014 Eslovenia, Italia, Montenegro
2015 Australia, Irlanda
2018 Gales, Kazakhstan
2020 Alemania
2023 Estonia

Jatorrizko Eurovision Abesti Lehiaketarekin ezberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezberdintasun agerikoena, junior lehiaketan lehiakideek 9 eta 14 urte artekoak izan behar direla lehiaketaren egunean, helduen lehiaketan berriz 16 urte beteta izan behar dituztelarik lehiaketari dagokion urteko abenduak 31an. Junior lehiaketan, abesti partaideek ordezkatutako herrialdearen jatorrizko hizkuntzetan eduki behar dituzte hitzak nagusiki, helduen lehiaketan arau hau 1999an bertan behera utzi zen bitartean. Helduen lehiaketan, abestietako ahots guztiak zuzenean kantatu behar dira; junior lehiaketaren kasuan ahots nagusiak zuzenean kantatu behar dira, baina koristen ahotsentzako pista grabatua erabili daiteke. Junior lehiaketan, ordezkapen bakoitzeko gehienez 8 pertsona egon daitezke eszenatokian, helduen lehiaketan kopurua 6ra murrizten den bitartean.

Antolaketari dagokionez, helduen lehiaketan ez bezala, herrialde irabazleak ez du jasotzen hurrengo urteko lehiaketa antolatzeko gonbidapena automakikoki, posible eginez batzuetan egoitza aurreko urteko edizioa ospatu baino lehen erabakitzea.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketan erabili izan diren hizkuntzen zerrenda da, 2003an sortu zenetik, urtea, herrialdea, abestia eta artista horren bidez estreinatu zen hizkuntza bakoitzak. Arau bat dago, abestiak adierazten duen herrialdeko hizkuntza nazionaletako batean abestu behar diren abestiak zehazten dituela. Hala ere, abesti bat beste hizkuntzen letrak eduki ditzakete horren gainean.

Hizkuntza Urtea Herrialdea Abestia Abeslaria/Taldea
Greziera 2003  Grezia "Fili gia panta" (Φίλοι για πάντα) Nicolas Ganopoulos
Kroaziera 2003  Kroazia "Ti si moja prva ljubav" Dino Jelusić
Bielorrusiera 2003  Bielorrusia "Tantsuy" (Танцуй) Volha Satsiuk
Letoniera 2003  Letonia "Tu esi vasarā" Dzintars Čīča
Mazedoniera 2003  Mazedonia "Ti ne me poznavaš" (Ти не ме познаваш) Marija eta Viktorija
Poloniera 2003  Polonia "Coś mnie nosi" Kasia Żurawik
Norvegiera 2003  Norvegia "Sinnsykt gal forelsket" 2U
Gaztelania 2003  Espainia "Desde el cielo" Sergio
Errumaniera 2003  Errumania "Tobele sunt viaţa mea" Bubu
Nederlandera 2003  Belgika "De vriendschapsband" X!NK
Ingelesa 2003  Erresuma Batua "My Song for the World" Tom Morley
Daniera 2003  Danimarka "Arabiens drøm" Anne Gadegaard
Suediera 2003  Suedia "Stoppa mig" The Honeeypies
Italiera 2004  Suitza "Birichino" Demis Mirarchi
Frantsesa 2004  Frantzia "Si on voulait bien" Thomas Pontier
Errusiera 2005  Errusia "Doroga k solnstu" (Дорога к солнцу) Vladislav Krutskikh
Montenegroera 2005  Serbia eta Montenegro "Ljubav pa fudbal" (Љубав па фудбал) Filip Vučić
Portugesa 2006  Portugal "Deixa-me sentir" Pedro Madeira
Ukrainera 2006  Ukraina "Khlopchyk Rock 'n' Roll" (Хлопчик рок н рол) Nazar Slyusarchuk
Serbiera 2006  Serbia "Učimo strane jezike" (Учимо стране језике) Neustrašivi učitelji stranih jezika
Alemana
Japoniera
Georgiera 2007  Georgia "Odelia Ranuni" (ოდელია რანუნი) Mari Romelashvili
Armeniera 2007  Armenia "Erazanq" (Երազանք) Arevik
Bulgariera 2007  Bulgaria "Bonbolandiya" (Бонболандия) Bon Bon
Lituaniera 2007  Lituania "Kai miestas snaudžia" Lina Joy
Asmatutako hizkuntza 2008  Georgia "Bzz.." Bzikebi
Maltera 2010  Malta "Knock Knock!....Boom! Boom!" Nicole Azzopardi
Azerbaijanera 2012  Azerbaijan "Girls and Boys (Dünya Sənindir)" Omar Sultanov & Suada Alekberova
Hebreera 2012  Israel "Let the Music Win" Kids.il
Albaniera 2012  Albania "Kam një këngë vetëm për ju" Igzidora Gjeta
Esloveniera 2014  Eslovenia "Nisi Sam (Your Light)" Ula Ložar
Irlandako gaelera 2015  Irlanda "Réalta na mara" Aimee Banks
Latin
Serbokroaziera 2015  Albania "Dambaje" Mishela Rapo
Turkiera
Kazakhera 2018  Kazakhstan "Ózine seń" Daneliya Tuleshova
Galesa 2018  Gales "Perta" Manw
Estoniera 2023  Estonia "Hoiame kokku" Arhanna

Garaileak urtez-urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Egoitza Herrialde irabazlea Abestia Abeslea/Taldea
2003 Danimarka Kopenhage Kroazia Kroazia "Ti si moja prva ljubav" Dino Jelušić
2004 Norvegia Lillehammer Espainia Espainia "Antes muerta que sencilla" María Isabel
2005 Belgika Hasselt Bielorrusia Bielorrusia "My vmeste" (Мы вместе) Ksenia Sitnik
2006 Errumania Bukarest Errusia Errusia "Vesenniy Jazz" (Весенний джаз) Tolmachevy Sisters
2007 Herbehereak Rotterdam Bielorrusia Bielorrusia "S druz'yami" (С друзьями) Alexey Zhigalkovich
2008 Zipre Limasol Georgia Georgia "Bzz.." Bzikebi
2009 Ukraina Kiev Herbehereak Herbehereak "Click Clack" Ralf Mackenbach
2010 Bielorrusia Minsk Armenia Armenia "Mama" (Մամա) Vladimir Arzumanyan
2011 Armenia Erevan Georgia Georgia "Candy Music" CANDY
2012 Herbehereak Amsterdam Ukraina Ukraina "Nebo" (Небо) Anastasiya Petryk
2013 Ukraina Kiev Malta Malta "The Start" Gaia Cauchi
2014 Malta Marsa Italia Italia "Tu primo grande amore" Vincenzo Cantiello
2015 Bulgaria Sofia Malta Malta "Not My Soul" Destiny Chukunyere
2016 Malta Valleta Georgia Georgia "Mzeo" (მზეო) Mariam Mamadashvili
2017 Georgia Tbilisi Errusia Errusia "Wings" Polina Bogusevich
2018 Bielorrusia Minsk Polonia Polonia "Anyone I Want to Be" Roksana Węgiel
2019 Polonia Gliwice Polonia Polonia "Superhero" Viki Gabor
2020 Polonia Varsovia Frantzia Frantzia "J'imagine" Valentina
2021 Frantzia Paris Armenia Armenia "Qami Qami" (Քամի Քամի) Maléna
2022 Armenia Erevan Frantzia Frantzia "Oh maman!" Lissandro
2023 Frantzia Niza Frantzia Frantzia "Cœur" Zoé Clauzure

Garaipenak herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Garaipenak Urteak
Georgia Georgia 3 2008, 2011, 2016
Frantzia Frantzia 3 2020, 2022, 2023
Bielorrusia Bielorrusia 2 2005, 2007
Malta Malta 2 2013, 2015
Errusia Errusia 2 2006, 2017
Polonia Polonia 2 2018, 2019
Armenia Armenia 2 2010, 2021
Kroazia Kroazia 1 2003
Espainia Espainia 1 2004
Herbehereak Herbehereak 1 2009
Ukraina Ukraina 1 2012
Italia Italia 1 2014

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]