Edukira joan

Junon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Junon
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ikonografiapeafowl (en) Itzuli eta Egida
BaliokideakHera, Uni, Lucina eta Juno Sospita (en) Itzuli
DomeinuaEzkontza, jaiotza, Burujabetza eta Emetasuna
Familia
AitaSaturno
Ezkontidea(k)Jupiter
Seme-alabakMarte, Vulkano, Iuventas (en) Itzuli eta Belona
Anai-arrebakJupiter, Vesta, Pluton, Neptuno eta Zeres

Junon[1] (latinez: Iūno, ˈjuːno ahoskatua) antzinako Erromako erlijioan jainkosarik nagusienetariko bat izan zen eta Jupiter eta Minervarekin batera garai klasikoetako Kapitolioko hirukoa osatzen zuen eta Estatuaren kontseilaria eta babeslea zen.

Hera greziar jainkosaren baliokidetzat hartzen da maiz, interpretatio graeca-ri esker. Heraren eragina jaso zuen eta baita etruskoen Uni-rena, eta Erromako emakumeak zaintzen zituela esaten zen.[2] Berari kontsakratutako animalia, Heraren kasuan bezala, pauma zen.[3]

Erromako eta Erromatar Inperioko jainkosa zaindari bezala, Juno, Regina ("erregina") deitua izan zen, eta Kapitolioko Hirukoaren (Juno Capitolina) kide izan zen, Erromako Kapitolio muinoan zentratua, Jupiter eta Minervarekin batera.

Junok erromatarren artean zuen gerlari izaera janzkeran islatzen da. Sarritan erakusten zuten armatuta eta ahuntz-larruzko kapa jantzita. Gerra itxura honen irudikapen tradizionala, Atenea jainkosa greziarrarengandik asimilatua izan zen, hark ahuntz larru bat edo ahuntz larruzko ezkutu bat baitzeraman, Egis izenekoa. Juno ere, buruan diadema duela agertzen da askotan.

Juno izena, garai batean, Iove (Jove) hitzarekin lotuta zegoela uste izan zen, jatorriz, Diuno eta Diove bezala, *Diovana izeneik.[4] Nahiz eta etimologia horrek oraindik babesa apur izan, geroago, iuven-etik deribazio bat proposatu zen (latinez iuvenis, "gaztaroa" esan nahi du), forma laburtu baten bidez (iūnix, "txahala" edo "bigantxa" eta iūnior, "gazteagoa"). Etimologia hori oso onartua izan zen Georg Wissowak germaniar filologoak berretsi zuenean.[5]

Iuuen- latinezko aevum eta grezierazko aion (αἰών) -ekin erlazionatzen da indoeuropar erro komun baten bidez, bizi-energiaren edo "garai emankorraren" kontzeptuari erreferentzia egiten diona.[6] Inskripzio batzuetan Jupiter berari Iuuntus izena ematen zaio, eta Jupiterren epitetoetako bat Ioviste da, iuu- erroa erabiltzen duen forma superlatibo bat,[7] "gazteena" esan nahi duena. Bestalde, eta tradizioaren arabera, Iuventas, "Gaztetasuna" jainkosa, Kapitoliotik irteteari "uko egin" zioten bi jainkoetako bat izan zen, Jupiter Kapitolinoko tenplu berriak, jada, beste jainkoen tenpluek okupatzen zuten leku berean eraiki nahi baitzuten erromatarrek, eta horrek, Kapitoliotik beste jainkoak kentzea eskatzen zuen.[8]

Saturno eta Opsen alaba, Jupiterren arreba eta emaztea zen, eta, seme-alaba hauen ama:, Marte, Vulkano, eta iturriaren arabera, Bellona, Lucina eta Juventas.

Jainko-jainkosen erregina zen, zeruko eta lurreko andrea eta erreinuen eta inperioen babeslea. Haren presentzia ez zen inoiz falta jaiotzetan eta ezkontzetan, eta babes berezia ematen zien emazte bertutetsuei[9]. Erregetasuna beraren irudia da, eta gaztetasunarekin, eta horren bidez, soldaduekin. Hasieren erregina ere bada, eta horrek Janorekin lotzen du.

Jatorrian, eta tradizio erromatarrean, ilargi-zikloa ere pertsonifikatzen du[10]. Argiaren jainkosa ere badela uste dute batzuk[11].

Eskultore batzuek tronu batean eserita irudikatu dute, bere kopetan diadema bat eta bere eskuan urrezko zetroa izanik. Bere oinetan indioilar bat edo gehiago agertzen dira. Batzuetan, bi indioilar ere ikusten dira gurdia arrastatzen, eta, haren atzean, ortzadarraren kolore desberdinak zabaltzen ditu Irisek[9].

Buruan eta soinean, ahuntz larrua jantzita, eta eskuan lantza daramala irudikatzen da Juno Sospitaren kasuan.

Junonek hainbat epiteto izan zituen:

  • Interduca (‘emaztegaia ezkontzara eramaten duena’)
  • Domiduca (‘emaztegaia bere etxe berrira eramaten duena’)
  • Cinxia (‘emaztegaiaren gerrikoa askatzen duena’)
  • Regina (‘erregina’)
  • Moneta (‘ondarearen babeslea’)
  • Lucina (‘umeak erditzen dituena’)
  • Lucetia (‘argia ekartzen duena’)
  • Pomona (‘frutarena’).
  • Pronuba (‘emagina’).
  • Ossipagina (‘hezurrak indartzen dituena’)
  • Sospita ("salbatzailea")

Pasarte mitologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jupiterrekin agertzen den ia pasarte guztietan emazte jeloskor eta mendekatzaile gisa agertzen da. Kontuan izan behar da erromatar jainko-jainkosek ez dutela apenas mitologiarik, hau da, ez dira mitoetako pertsonaiak, eta funtzio horretan agertzen badira, greziar mito baten moldaketan izango da ziurrenik, edo bestela, Erromako sorrera eta lehen urteetako historia mitikoetako pasarteetan, non Errepublikako erromatarrek azaltzen zuten gertakari jakin baten bidez, zeragatik egiten zituzten erritu konkretu batzuk edo eraiki zuten monumentu ezagun bat.

Aurrena Kirinalen eta gero Kapitolioan, Hirukoaren parte zen Jupiter eta Minervarekin batera. Juno Moneta ("Ohartarazten duen Juno", "Gogorarazten duen Juno") gisa beste tenplu batzuk ere bazituen, hala nola, Erromako Arx edo Zitadelan zegoen Juno Moneta tenplua[10].

Urtero martxoaren 1ean, martxoko Kalendetan, bere omenez emakumeek Matronalia izeneko jaiak ospatzen zituzten[12]. Uztailaren 7an, Nonas Caprotinas jaiek ere Junon zuten patroi. Latinez bere izena daraman ekaina (Iunius) ezkontzeko hilabeterik aproposena zen antzinako erromatarrentzat, batez ere kalendak.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Corbishley, Mike (1986) Ancient Rome. Warwick Press. 62 or.
  3. (1995) Larousse Desk Reference Encyclopedia, The Book People, Haydock, 215. or.
  4. P. K. Buttmann (1828) Mythologus I Berlin 200 or. ff.; J. A. Hartung (1836) Die Religion der Römer II Erlangen 62 or.; L. Preller (1881) Rômische Mythologie I.
  5. G. Wissowa (1912) Religion und Kultus der Römer Munich 181-2 or., beste honengadik hartua: W. Schulze eta W. Otto 1904an eta 1905ean. Juno, beraz, -ōn- atzizkiaz amaitzen den izen baten aldaera litzateke, baina bukaera hori oso ezohikoa da femeninoarentzat.
  6. Émile Benveniste, "Expression indo-européenne de l' éternité" Bulletin de la société de linguistique de Paris 38, 1937, 103-112 or: *yuwen- gaia, *yu- erroa 0 mailan eta -wen- atzizkia ditu barruan. *yu- erroaren jatorrizko esanahia indarra da, eta ắyuh hitz vedikoan aurki dezakegun bezala, bizi indarra esan nahi duena, āyúh bizi indarraren genio edo irilua da, eta berdin grezierazko αιών eta Latinezko aevum hitzan.
  7. G. Wissowa, op. cit, 135 or.; G. Dumézil (1974) La relig. rom. arch. Paris ; It. tr. Milano 1977 185-186 or.; C. W. Atkins "Latin 'Iouiste' et le vocabulaire religieux indoeuropéen" in Mélanges Benveniste Paris, 1975, 527-535 or.
  8. Dionysius of Halicarnassus, Antiquitates Romanae, III 69, 5-6. M M Renardek dioenez, Arx Capitolinan zegoen Juno Monetaren tenplutik Kapitolinoan zegon tenplura prozesioan urtero eramaten zenean (jainkosa antzar batez ordezkatua zegoen), lectica portantine batean. Bada, prozesioa gelditu eta irudia Jupiterren eta Minervarenaren gelen artean jartzen zuten, eta han, Minervaren estatuaren aurrean zegoen pronaosean Iuventas jainkosaren aedikulua (tenplutxoa) zegoen. "Aspects anciens de Janus et de Junon" in Revue belge de philologie 1953 21 or.; V. Basanoff Les dieux des romains 1942 154 or; Livy V 54, 7.
  9. a b (Gaztelaniaz) Humbert, Jean. (2021). Mitología griega y romana. Bertsio digitala: El Cid Editor. Gustavo Gili, 21 eta 24 or. ISBN 9781512945522. (kontsulta data: 2024-11-28).
  10. a b (Gaztelaniaz) Grimal, Pierre. (1981). Diccionario de mitología griega y romana. (Egileak eguneratutako bibliografia duen argitalpen berrikusia. argitaraldia) Paidós ISBN 84-7509-053-2. PMC 9435709. (kontsulta data: 2022-04-07).
  11. Carmona Muela, Juan. (2000). Iconografía clásica : guía básica para estudiantes. Istmo ISBN 84-7090-378-0. PMC 43680435. (kontsulta data: 2022-04-07).
  12. (Ingelesez) Scullard, Howard Hayes. (1981). Festivals and Ceremonies of the Roman Republic. Cornell University Press ISBN 9780801414022..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]