Junts per Catalunya
| Junts per Catalunya | |
|---|---|
| Buruzagia | Albert Batet |
| Bozeramailea | Eduard Pujol |
| Sorrera | 2017eko azaroaren 13a (aliantza modura) |
| Egoitza nagusia | Calàbria kalea, 169, 1. pisua Bartzelona, Katalunia[1] |
| Ideologia politikoa | Zentrismoa[2] Zentro eskuina[3][4] Errepublikanismoa Independentismoa[5] Kataluniar abertzaletasuna Liberalismoa Sozioliberalismoa Liberalismo kontserbadorea Pertsonalismoa Europeismoa |
| Ereserkia | Junts pel President (Presidentearengatik elkar) |
| Koalizioa | PDeCAT CDC JxC (2018ko uztailetik)[6][7] Independenteak |
| Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 8 / 47 5 / 23 3 / 59 32 / 135 369 / 947 2.799 / 9.077 5 / 41 |
| http://www.juntspercatalunya.cat/ | |
| Maila handi batean, Junts pel Sí (JxSí) ordezkatzen du.[10] | |
Junts per Catalunya (JxC)[11] (euskaraz: «Batera Kataluniagatik») 2017ko azaroan Katalunian sortutako koalizio politiko bat da,[12][13] kataluniar independentista,[14] non independenteez gain, CDCko zein PDeCATeko kideak barneratzen diren ere.[15][16] Helburutzat du Kataluniaren independentzia lortzea, eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente berriz hautatzea, koalizioaren buru dena.[17]
2019ko otsailean, PDeCATeko buru den David Bonvehík bere alderdia JxC-en siglapean aurkeztuko zela adierazi zuen, Hauteskunde Orokor, Munizipal zein Europarretara, bai eta bestelako alderdi independentistak barneratuko zituenaren ideia helarazi ere.[18]
Acció per la República alderdia (Errepublikaren Aldeko Ekintza), Junts per la República (Errepublikaren Alde Elkarrekin) taldeak sortutakoa eta JxC-en barruan kokatutakoa,[19] 2019tik aurrera koalizioaren barruan aurkeztuko da ere.[20]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Junts per Catalunya izena 2016ko uztailean sartu zuen erregistrora CDCren kupulak, PDeCATen kongresu fundazionalean PDeCAT izaten amaitu zuen alderdiaren izen modura militantziak proposatutako izen ez-erabili bat izan zelako. 2018ko uztailaren 11ean izen berdineko alderdia erregistratu zen Espainiako Barne-Ministerioan,[14] alderdi horrek koalizioak izango ez duen identitate propio eta bereizgarria izaten amaituko badu ere.[21][22][23]
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Alderdia | Oharrak |
|---|---|
| Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT) | Hasieratik[24] |
| Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC)[oh 1] | Hasieratik[24] |
| Els Verds–Alternativa Verda (EV–AV) | Informalki[oh 2] (2017ko abendua – 2020ko uztaila)[26] |
| Reagrupament (RI) | Informalki[oh 3] (2017ko abendua – 2020ko uztaila)[28] |
| Crida Nacional per la República (CNxR) | Informalki[oh 4] (2018ko uztaila – 2020ko uztaila)[31] |
| Acció per la República (AxR) | (2019ko azaroa – 2020ko uztaila)[32][33] |
2020ko uztaileko eta bertatik aurrerako JxC-eko koalizioaren elkartasun-galera nabarmena, Carles Puigdemontek aurkeztutako izen berdineko Junts per Catalunya alderdiaren agerpenaren testuinguruan ulertu behar da.[34][35]
2017ko Hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskunde-kanpainaren erdi-ardatza pertsonalismo eta presidentzialismoa izan ziren, Carles Puigdemonten buruaren inguruan,[36] Bartzelonako barrutiko zerrendaburu izan zena. Koalizioa, transbertsal modura autoikusia,[37] Puigdemonten PDeCAT bere kabuz aurkeztearen aurkako ideian du jatorri, herrialdearen zerrenda baten alde posizionatuz;[38] halere, Kataluniako Ezker Errepublikanoak (ERC) zein Herri Batasuneko Hautagaitzak (CUP) koalizioari uko egin zioten, Junts pel Sí-ren zerrenda kontinuista bat zela argudiatuz.[39] Enric Julianaren hitzetan, Puigdemonten koalizioa zerrenda legitimista modura aurkezten zen hauteskundeetara.[40]
JxC-eko zerrenda Puigdemont berak aurkeztu zuen Bruselatik,[41] zerrendakide anitzekin (alderdietakoak zein independenteak); hala nola, Laura Borràs hizkuntzalaria, Aurora Madaula historialaria, Jaume Cabré idazlea, Salvador Cardús soziologoa, Pilarín Bayés marrazkilaria, Joan Lluís Bozzo aktorea, Fermí Puig sukaldaria, Josep Maria Solé i Sabaté historialaria eta Anna Tarrés, igerilari ohia eta Espainiako igeriketa sinkronizatuaren selekzioaren arduradun ohia, besteak beste.[42]
Independenteak diren baino independentismoaren sarekideak jada zirenean artean, aipagarri da garai hartan Assemblea-ko presidente zen Jordi Sànchez, zerrendakide izateko kargua utzi zuena.[43] Gainera, ANCko beste lau kidek ere (Francesca Ferreres, Alícia Casals, Assumpció Castellví eta Pere Grau) entitateko idazkaritza nazionala utzi zuten ere JxC-eko zerrendakide bihurtu ahal izateko.[44]
Hauteskunde-kanpaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elsa Artadi izan zen kanpainaburu, Eduard Pujol bozeramaile zuelarik. Hauteskunde-taldearen barruan Jaume Clotet, Govern-aren komunikazio-zuzendaria, Valls-eko alkate den Albert Batet, Puigdemonten gabinete-buru den Josep Rius eta Ramon Piqué publizista ere ditugu.[45]
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreikuspen guztien aurka, Junts per Catalunya-k 34 eserleku lortu zituen; izan ere, hasiera batetan koalizioari 13 eserleku besterik ez ematen zizkioten,[46] 25-27ra pasa zirenak Mariano Rajoyren hauteskunde-deiaren ostean.[47] Hiru alderdi independentisten eserleku-baturak 70ko emaitza bat eman zuen, gehiengo osotik (68) bi eserleku gora.[48][49] ERCk baino bi eserleku eta 12,000 boza gehiago lortu zituen, Parlamentuko hautagaitza independentista nagusia bihurtuz.[50] Haatik, Parlamentuko bigarren indar izan zen, Herritarrak alderdiaren atzetik, 36 eserlekurekin.[51]
| Hauteskundeak | Lehendakarigaia | Boza# | Boza% | Eserlekuak | Posizioa |
|---|---|---|---|---|---|
| 2017 | Carles Puigdemont | 948,233 | %21.66 | 34 / 135 |
2. |
Talde parlamentarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskundeen ostean, 2018ko urtarrilean Jordi Sànchez hautatu zen talde parlamentarioaren presidente modura, orduan prebentziozko espetxeratzean. Era berean, Elsa Artadi hautatu zen talde parlamentarioaren bozeramaile modura, bai eta Eduard Pujol, Albert Batet, Josep María Forné, Gemma Geis eta Lluís Guinó bozeramaile laguntzaile modura.[52]
Talde parlamentarioaren barruan argi bereiz daitezke Alderdi Demokratakideak (PDeCAT) eta Acció per la Repúblicako kideak:
- PDeCAT: David Bonvehí eta, garai hartan, Miriam Nogueras, besteak beste.[53]
- Acció per la República: Aurora Madaula[33] eta Oriol Izquierdo,[54] adibidez.
2019ko Hauteskunde orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko martxoaren 10ean, PDeCAT alderdiaren kontseilu nazionalak JxC-eko aterkipean aurkezteko zerrendak onartu zituen, non anitz independente barneratzen ziren ere.[55] Zerrendakide independente hauen artean, aipagarri dira Jordi Sànchez, orduan prebentziozko espetxeratzean, eta Laura Borràs, Bartzelonako barrutiko zerrendaren zerrendaburu eta bigarren. Prozesu independentistaren ondoriozko PDeCATeko bi preso politiko, Jordi Turull eta Josep Rull, Lleida eta Tarragonako zerrendaburu izan ziren ere, hurrenez hurren. Gironako barrutitik ere beste independente bat aurkeztu zen: Jaume Alonso-Cuevillas, abokatu eta Puigdemonten abokatuetako bat izateagatik ezaguna.[55][56][57]
Apirilaren 28an ospatutako hauteskundeen kasuan, JxC koalizioak 497,638 boza eskuratu zituen, Kataluniako laugarren alderdi bilakatu zuena hauteskunde horietan. Zazpi eserleku lortu zituen Espainiako Kongresuan (hiru Bartzelonatik, bi Gironatik eta bana Lleida eta Tarragonatik), bai eta bi eserleku Madrileko Senatuan ere.[58][59]
Pedro Sánchezen (PSOE) inbestidura-porrotaren ondorioz, bigarren hauteskunde-dei bat helarazi zen urte bereko azaroaren 10erako. Horietan, CDCk JxC-etik alde eginik,[60] 527,375 boza lortu zituen koalizioak, Kataluniako hirugarren indar bihurtuz. Ondorioz, zortzi eserleku lortu zituen Madrilgo Diputatuen Kongresuan (lau Bartzelonatik eta, aurreko hauteskundeen kasuan bezala, bi Gironatik eta bana Lleida eta Tarragonatik), bai eta hiru eserleku Senatuan ere (bi Gironatik eta bakarra Lleidatik). Hauteskunde-errepikapen hauetan, lehendakarigai Laura Borràs izan zen, Jordi Sànchezen trukean.[61][62]
Emaitzak Diputatuen Kongresuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Hauteskundeak | Lehendakarigaia | Boza# | Boza% | Eserlekuak | Posizioa | +/– | Legegintzaldi-estatusa |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2019 (I) | Jordi Sànchez[oh 5] | 497,638 | %12.05 | 7 / 48 |
4. | Hauteskunde-deia | |
| 2019 (II) | Laura Borràs | 527,375 | %13.68 | 8 / 48 |
3. | Oposizioa |
Emaitzak Senatuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Hauteskundeak | Hautagaia | Boza# | Boza% | Eserlekuak | +/– |
|---|---|---|---|---|---|
| 2019 (I) | Josep Maria Matamala i Alsina[63] | 103,992
52,586 |
%28.35
%24.35 |
2 / 16 |
|
| 2019 (II) | Josep Maria Matamala i Alsina[65] | 109,203
93,391 53,165 |
%31.76
%27.16 %26.36 |
3 / 16 |
2019ko Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko maiatzaren 25ean, momentu hartan PDeCATeko koordinatzaile zen Marta Pascalek, alderdiak, berriro ere, JxC-en barruan aurkeztuko zelaren anuntzioa egin zuen.[67] Hauteskunde hauetarako, hurrengo urteko maiatzaren 26an ospatu zirenak, koalizioak 772 herri eta hirietan aurkeztu zituen zerrendak, Katalunia osoan.[68]
2019ko Hauteskunde Europarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]JxC Lliures per Europa (Junts) modura aurkeztu zen Europar Parlamentuko hauteskundeetara, PDeCAT eta CDCrekin batera. Hautagaitza honek Kataluniako Lehendakari ohi den Carles Puigdemont aurkeztu zuen zerrendaburu modura, bai eta ERCko sailburu ohi den Toni Comín eta Junts pel Sí-ko sailburu ohi eta independente den Clara Ponsatí.[69]
Hala ere, 2019ko apirilaren 29an Hauteskunde Batzorde Zentralak hiru zerrendakideak zerrendatik kanporatu zituen, Alderdi Popularrak eta Herritarrak aurkeztutako errekurtsoei erantzunez, errebeldian prozesatuak zeudenaren testuinguruan, Kataluniako prozesu independentistaren zati. Hala, Gonzalo Boye, Xavier Trias eta Beatriz Talegónek ordezkatu zituzten hiru kideak, behin-behinean.[70] Urte bereko maiatzaren 6ean, Madrilgo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiek zerrendatik ezabatzearen erabakiaren aurkako sententzia kaleratu zuten,[71] aurreko egunean Auzitegi Gorenak ebatzitzako autoari erreparatuz, zeinean ez zen hautaezintasun zantzurik ikusten.[72] Auzitegi Gorenaren eta Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren erabakiei erantzunez, PP-k zein C's-ek babes-errekurtso bat aurkeztu zituen Konstituzio Auzitegian, izarpidetzeko onartu ez zuena.[73]
Hala, amaieran, maiatzaren 9an, hauteskunde-kanpaina hasi baino egun bat lehenago, Hauteskunde Batzorde Zentralak zerrendakide modura izendatu zituen Puigdemont, Comín eta Ponsatí.[74]
| Hauteskundeak | Zerrendaburua | Boza# | Boza% | Eserlekuak[oh 7] | Posizioa |
|---|---|---|---|---|---|
| 2019 | Carles Puigdemont | 1,025,411 | %4.58 | 3 / 59 |
1. (Katalunia)[76] |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ CDC koalizioaren barruan alderdi independente modura aurkeztearen atzean, alderdiaren ondorengo den PDeCATek CDCk jasoko lituzkeen diru-laguntza publikoak jasotzeko eta hauteskunde-eskubideak edukitzeko, hauteskunde-kanpainaren testuinguruan. Tendentzia hau 2019ko azaroko Hauteskunde Orokorretan amaitu zen.
- ↑ Ez alderdi bezala, baizik eta alderdikide anitz independente modura.[25]
- ↑ Ez alderdi bezala, baizik eta alderdikide anitz independente modura.[27]
- ↑ Ez alderdi bezala, baizik eta alderdikide anitz independente modura.[29][30]
- ↑ Momentu horretan prebentziozko espetxeratzean zegoen, Madrilgo Soto del Realgo kartzelan
- ↑ a b 2016ko Hauteskunde Orokorretan CDCk lortutako emaitzekin alderaturik
- ↑ Brexitaren ondorioz, Espainian 54 eserleku banatzetik 59 eserleku banatzera pasa zen Europako Parlamentuak, Junts-en hirugarren eserlekua suposatu zuena (kasu honetan, Clara Ponsatírena)[75]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20200803123535/https://juntspercatalunya.cat/avis-legal/
- ↑ https://books.google.es/books?id=IR6MDwAAQBAJ&pg=PT283&dq=junts+per+catalunya+centriste&hl=ca&sa=X&ved=0ahUKEwiRrZmfr5LmAhXb8uAKHdQlCEsQ6AEIOzAC#v=onepage&q=junts%20per%20catalunya%20centriste&f=false
- ↑ 10.1186/s40410-018-0099-z
- ↑ 9781789204384
- ↑ http://www.parties-and-elections.eu/catalonia.html
- ↑ https://app.juntaelectoralcentral.es/svtjec/descargarFichero?tipo=tipoCoalicion&codigoCoalicion=3507
- ↑ https://app.juntaelectoralcentral.es/svtjec/descargarFichero?tipo=tipoCoalicion&codigoCoalicion=32427
- ↑ https://www.parlament.cat/web/composicio/grups-parlamentaris/grup-parlamentari/index.html?p_codi=35&p_legislatura=12
- ↑ https://elpais.com/ccaa/2019/06/15/catalunya/1560626952_987315.html
- ↑ https://www.lavanguardia.com/politica/20171211/433560769498/jxcat-confia-en-los-indecisos-de-jxsi-para-ganar-el-21-d.html
- ↑ «Junts Per Catalunya» Berria Estilo Liburua (kontsulta data: 2019-06-03).
- ↑ (Katalanez) 324cat. (2017-11-13). «Junts per Catalunya: el nom de la llista de Puigdemont i el PDeCAT per al 21D» CCMA (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Puigdemont encabezará una lista el 21-D bajo el nombre de 'Junts per Catalunya'» ELMUNDO 2017-11-13 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El PDeCat registra JxCat como partido político» La Vanguardia 2018-07-13 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PDeCAT va el 21-D en coalición consigo mismo para cobrar las subvenciones de CDC» El Confidencial 2017-11-24 (kontsulta data: 2020-07-25).
- ↑ http://www.juntaelectoralcentral.es/cs/jec/documentos/C3-JuntsPerCatalunya
- ↑ (Katalanez) «Junts per Catalunya, la llista del PDECat que encapçalarà Puigdemont» VilaWeb (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PDECat celebrará primarias para el 28-A y usará la marca Junts per Catalunya» La Vanguardia 2019-02-18 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Junts per la República se transforma en el partido Acció per la República» La Vanguardia 2019-07-25 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Acció per la República pide abrir la reordenación de JxCat a todos sus actores» La Vanguardia 2020-02-17 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Puigdemont abre ciclo político en Cataluña con su partido y el 1-O como única ideología» El Confidencial 2020-07-25 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El nuevo partido de Puigdemont revela su identidad: Junts» Nius Diario 2020-07-19 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Puigdemont y el PDECat libran su último pulso en pleno esprint electoral» La Vanguardia 2020-07-04 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sastre, Daniel G.. (2018-01-16). «El documento que prueba que CDC es la madre de JxCat» elperiodico (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ https://web.archive.org/web/20201122234851/https://www.naciodigital.cat/ecodiari/noticia/10263/tres/historics/ecologisme/candidatura/junts/catalunya
- ↑ «https://twitter.com/peppuigiboix/status/1287004393263554560» Twitter (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ https://web.archive.org/web/20200725163920/http://www.reagrupament.cat/actualitat/noticies/el_president_de_reagrupament_josep_sort_a_la_llista_de_junts_per_catalunya/
- ↑ (Gaztelaniaz) «Reagrupament se desliga del PDeCAT y apoya el nuevo partido de Puigdemont» La Vanguardia 2020-07-24 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ https://www.elperiodico.com/es/politica/20190226/negociacion-contrarreloj-de-la-crida-con-el-pdecat-cara-al-28-a-7325926
- ↑ https://www.lavanguardia.com/politica/20190306/46888491443/crida-descarta-ir-generales-avala-miembros-lista-jxcat-pdecat.html
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Crida aprueba convertirse en fundación del partido de Puigdemont» La Vanguardia 2020-07-19 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ https://www.acciorepublica.cat/junts-per-catalunya-el-partit/
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Acció per la República inicia su proceso fundacional» La Vanguardia 2019-11-29 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Masreal, Fidel. (2020-07-10). «Puigdemont arrebata al PDECat la marca Junts per Catalunya» elperiodico (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El partido de Puigdemont se presenta como “carril central” del independentismo» La Vanguardia 2020-07-25 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) León, Diario de. «Junts per Catalunya plantea la cita del 21-D como un duelo entre Puigdemont y Rajoy» Diario de León (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2017-11-13). «Puigdemont concurrirá con el PDeCAT» RTVE.es (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Katalanez) NacióDigital. «Junts per Catalunya: la marca que liderarà Puigdemont a les eleccions del 21-D | NacióDigital» www.naciodigital.cat (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Puigdemont ofrece a Rovira la 'lista país' y renuncia a las siglas "corruptas" de PDeCAT» El Confidencial 2017-11-12 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Legitimismo, por Enric Juliana» La Vanguardia 2017-12-08 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elecciones Cataluña 21-D: Puigdemont presenta JxCat en Bruselas: "El tripartito del 155 tiene que perder"» El Independiente 2017-11-25 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ «Els independents de JxCat: Cabré, Cardús, Pilarín Bayés, Bozzo, Anna Tarrés, Oliveras...» ElNacional.cat (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ «Jordi Sànchez serà el número dos de la llista de Puigdemont» ElNacional.cat (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ «Sànchez avança la renúncia a l'ANC per anar a les llistes de JuntsxCat» ElNacional.cat (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Katalanez) «Elsa Artadi dirigirà la campanya de Junts per Catalunya i Eduard Pujol en serà el portaveu» VilaWeb (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PDECAT quedaría reducido a 13-15 escaños» e-noticies.es (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un sondeo en Cataluña sitúa a JxCat cerca del ‘sorpasso’ a Ciutadans» La Vanguardia 2017-12-03 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Katalanez) «El PP s'enfonsa i treu els pitjors resultats de la història» Ara.cat 2017-12-21 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Katalanez) «Sumari del DOGC» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ http://www.elcritic.cat/actualitat/mes-enlla-de-puigdemont-radiografia-dels-diputats-de-junts-per-catlalunya-20790
- ↑ (Gaztelaniaz) MENÉNDEZ, MARÍA. (2017-12-22). «Cs hace historia en Cataluña ganando las elecciones» RTVE.es (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2018-01-29). «Jordi Sànchez será el presidente del JxCat» RTVE.es (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ Press, Europa. (2018-07-22). «David Bonvehí, nou president del PDeCAT i Míriam Nogueras serà vicepresidenta» www.aldia.cat (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El entorno de Puigdemont utiliza la cifra de muertos para atacar a ERC» Crónica Global (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Puigdemont impone a sus fieles en las listas y competirá con Junqueras en las europeas» La Vanguardia 2019-03-10 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Katalanez) «Jordi Sànchez farà tàndem amb Borràs a les eleccions generals del 28-A» betevé 2019-03-10 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2020-01-26). «El abogado de Puigdemont cuadruplica sus ingresos» elperiodico (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Figuls, Josep Catà. (2019-04-29). «Junts per Catalunya salva los muebles pero no evita perder la hegemonía» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Katalanez) 324cat. (2019-04-28). «JxCat perd un diputat al Congrés, però Sànchez, Rull i Turull guanyen l'escó» CCMA (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ Press, Europa. (2019-10-03). «El PDeCAT se quedará todas las subvenciones electorales que obtenga la coalición Junts» www.europapress.es (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) GARCÉS, BEATRIZ GÁLVEZ. (2019-04-01). «Elecciones 28A: Jordi Sànchez, el activista de JuntsxCAT | RTVE» RTVE.es (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) GUTIÉRREZ, JAIME. (2019-10-31). «Elecciones 10N: Laura Borràs, la voz de Puigdemont y Torra | RTVE» RTVE.es (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Girona: Elecciones Generales 2019-28A» EL PAÍS (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Lleida: Elecciones Generales 2019-28A» EL PAÍS (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Girona: Elecciones Generales 2019» EL PAÍS (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Lleida: Elecciones Generales 2019» EL PAÍS (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Piñol, Àngels. (2018-05-26). «El PDeCAT se presentará como Junts per Catalunya a las municipales por la presión de Puigdemont» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Figuls, Josep Catà; Faus, Joan. (2019-04-26). «ERC supera a JxCat en las candidaturas a las municipales» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2019-04-29). «Impiden a Puigdemont, Comín y Ponsatí ir en las listas europeas» RTVE.es (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un total de 32 candidaturas competirán por un escaño en las elecciones europeas del 26 de mayo» La Vanguardia 2019-04-30 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los jueces ordinarios autorizan a Puigdemont a ser candidato europeo porque así lo "ha marcado" el Supremo» ELMUNDO 2019-05-06 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Puigdemont puede ser candidato a las europeas según el Tribunal Supremo» La Vanguardia 2019-05-05 (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gálvez, José María Jiménez. (2019-05-09). «El Constitucional rechaza los recursos de Cs y PP contra la candidatura de Puigdemont a las europeas» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2019-05-09). «La Junta Electoral Central proclama como candidatos a las europeas a Puigdemont, Comín y Ponsatí» elDiario (kontsulta data: 2020-07-30).
- ↑ https://www.europapress.es/nacional/noticia-ponsati-eurodiputados-asumiran-escano-brexit-citados-jec-recoger-acta-20200127133034.html
- ↑ «Puigdemont gana a las europeas en Catalunya y el independentismo roza el 50%» ElNacional.cat (kontsulta data: 2020-07-30).