Jura (mendigunea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jura (mendigunea)
Jura TopoMap.png
Datu orokorrak
Mendirik altuena Crêt de la Neige Itzuli
Luzera 340 km
Zabalera 65 km
Azalera 14.000 km²
Geografia
Koordenatuak 47° 14′ 35″ N, 6° 01′ 19″ E / 47.2431°N,6.0219°E / 47.2431; 6.0219Koordenatuak: 47° 14′ 35″ N, 6° 01′ 19″ E / 47.2431°N,6.0219°E / 47.2431; 6.0219
Honen parte da Alpetar gerrikoa
Herrialdea Suitza eta Frantzia
Lurraldea Vaud kantonamendua, Zürich kantonamendua, Argovia, Basilea Herrialdea, Berna kantonamendua, Neuchâtel kantonamendua, Jura kantonamendua, Schaffhausen kantonamendua eta Solothurn kantonamendua
Geologia
Material nagusia arroka sedimentario
Garaia Mesozoiko
Artikulu hau Europako mendiguneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jura (argipena)».

Jura[1] mendebaldeko Europako mendigunea da, Alpeetatik iparraldera hedatua, Rhin eta Rodanoren haranen artean, 230 km luze eta 61 km zabal den zerrenda batean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jura izena frankoproventzerazko juris-etik dator, eta hau latinezko juria-tik (euskaraz: «mendiko oihana»); hitz guzti hauen jatorria zelterazko jor, jore da (euskaraz: «goragune oihantsua»). Mendiguneak Frantziako departamendu bati, Suitzako kantonamendu bati eta aro geologiko bati eman die izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jura Frantzia, Suitza eta Alemaniaren artean banaturik dago:

Mendirik altuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza munta handikoa da: mahastiak hegoaldean, gaztagintza (comté Frantzian eta gruyère Suitzan) eta zur industria. Eskulanek berebiziko garrantzia izan dute (erlojugintza, optika-kristalak, hargintza, plastikogintza) eta indar hidroelektrikorako erraztasunak industria modernoa ekarri du (ehungintza, altzairu bereziak, metalgintza). Turismoa garrantzitsua da.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-12 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jura (mendigunea) Aldatu lotura Wikidatan