Juri Dolgoruki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juri Dolgoruki
Dolgorukiy.jpg
Kieveko printzea

Bizitza
Jaiotza 1095
Herrialdea Kieveko Rusa
Heriotza Kiev1157ko maiatzaren 15a (61/62 urte)
Hobiratze lekua Church of the Saviour at Berestove (en) Itzuli
Familia
Aita Vladimir II. Monomako
Ama Gytha of Wessex
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Rurik leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak Antzinako ekialdeko eslaviera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ortodoxoa

Juri I.a Vladimirovitx (errusieraz: Юрий Владимирович), Juri Dolgoruki edo Juri Beso Luze (errusieraz: Юрий Долгорукий bezala ezaguna (1099 - 1157ko maiatzaren 15a) Rurik leinuko lehen printzea, Vladimir-Suzdal lurraldean gobernatu zuena.

Vladimir II.a Monomakoren semea izan zen. 1108an bere aitak Vladimir-Suzdal lurraldea gobernatzera bidali zuen. 1121ean Rostoven boiardoekin borrokatu zen eta hiriburua Suzdalen ezarri zuen eta eskualdeko gotorleku eta hiri asko sortu zituen.

1156an, egurrezko harresiekin eta lubaki batekin gotortu zuen Mosku izeneko toki bat. Dolgoruki Moskuko sortzailetzat jotzen da.

Behin baino gehiagotan saiatu zen Kieveko tronua bereganatzen. 1149an konkistatu zuen, baina 1151ean bere iloba Iziaslavek handik botatzea lortu zuen. 1155ean Kiev berriro harrapatu zuen, baina 1157an hil zen, beharbada pozoituta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]