Juri Moskukoa
| Juri Moskukoa | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1322 - 1325 ← Afanasy Danilovich (en)
1318 - 1322 ← Mikhail of Tver (en)
1303ko martxoaren 5a - 1325eko azaroaren 21a ← Daniel I.a Moskukoa - Ivan I.a Moskukoa → | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | 1281 | ||||||
| Herrialdea | Moskuko Printzerria Vladimir-Suzdalgo Printzerria | ||||||
| Heriotza | Sarai (en) | ||||||
| Hobiratze lekua | Cathedral of the Archangel (en) | ||||||
| Heriotza modua | giza hilketa | ||||||
| Familia | |||||||
| Aita | Daniel I.a Moskukoa | ||||||
| Ama | Agrippina | ||||||
| Ezkontidea(k) | Princess NN Konstantinova of Rostov (en) Konchaka (en) | ||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||||
| Leinua | Rurik leinua | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||||
Juri (Georgi) Danilovitx (errusieraz: Юрий (Георгий) Данилович; 1281 – 1325eko azaroaren 21a) Moskuko printzea (1303-1325) eta Vladimirko Printze Handia (1318-1322) izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juri Danielen, Moskuko lehen printzearen, seme nagusia izan zen eta Ivan Kalitaren anaia zaharrena. Bere lehen ekintza garrantzitsua Pereslavl-Zalesski Andrei III.a duke handiaren aurka defendatzea izan zen. Hurrengo urtean Andrei hil zenean, Jurik Vladimir Printze Handiaren titulua lehiatu behar izan zuen Mikhail Jaroslovitxekin. Tverreko Printzerriko armadak Pereslavl eta Mosku bera setiatu zituen bitartean, Mikhail Urrezko hordaren lurraldeetara joan zen, non Uzbeg Khanek Errusiako printzeen arteko posizio gorenera igo zuen.
Bitartean, Jurik Konstantino Riazango printzearen hilketa antolatu zuen. Agintari zorigaiztoko hau Juriren aitak harrapatu zuen 1302an eta ordutik Moskun zegoen preso. Riazan halako astakeriak jota zegoen bitartean, Jurik Kolomnako riazandar gotorleku nagusia Moskuko Printzerriari atxiki zion. Mozhaisk ere harrapatu zuen, lehenago Smolenskeko printzeena izan zena. 1314an, Jurik, Petri Kievekoa metropoli-gotzainaren babesa ziurtatu zuen, eta aliantza bat eratu zuen Novgorodekin Tverren aurka, Mikhail Tverkoa eta Horda desafiatzeko bezain indartsu sentituz.
1315ean, Juri, Urrezko Hordaren lurraldeetara joan zen, eta, han bi urte eman ondoren, Uzbeg Khanekin aliantza bat eraiki zuen. Juriren eta Konchaka khanaren arrebaren ezkontzaren ondorioz, Uzbeg Khanek Mikhail tronutik kendu eta Juri Vladimirko Printze Handi izendatu zuen. Errusiara mongol armada handiarekin itzulita, Yuri Tverra hurbildu zen. Hala ere, bere armada garaitua izan zen, eta bere anaia Boris eta emaztea preso hartu zituzten, Novgorodera ihes egitera eta bakea eskatzera behartuz. Ustekabean emaztea hil zitzaionean, artean Tverren bahitua, Jurik iragarri zuen Mikhailen aginduz pozoitua izan zela. Khanak bi printzeak bildu zituen Sarain eta, epaiketa baten ondoren, Mikhail exekutarazi zuen.
1319an Juri Vladimirrera itzuli zen, beste printzeek eta herriak gorrotatuta, errusiar zerga Hordarentzat biltzeko aginduarekin. Baina Mikhailen ondorengoa eta semea, Dmitri Begi Ikaragarriena, aurka agertu zitzaion. 1322an, Dmitri, bere aitaren hilketagatik mendeku bila, Saraira joan zen eta khana Jurik Hordari zor zitzaion zergaren zati handi bat bereganatu zuelaz konbentzitu zuen. Juri Hordara deitua izan zen epaiketa baterako, baina edozein ikerketa formalen aurretik Dmitrik hil zuen. Zortzi hilabete beranduago, Hordak Dmitri ere exekutatu zuen.[2]
Hil baino lehentxeago, Jurik Novgoroden armada gidatu zuen suediarrekin borrokatzera, eta gotorleku bat sortu zuen Neva ibaiaren bokalean. 1323an Nöteborgeko Ituna sinatu zuenean ekialderantz jarraitu zuen eta urte berean Veliki Ustiug konkistatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Borrero, Mauricio. (2004). Russia: a reference guide from the Renaissance to the present. New York: Facts On File, 393 or. ISBN 978-0816044542..
- ↑ John Fennell, "Princely Executions in the Horde 1308-1339," Forschungen zur Osteuropaischen Geschichte 38 (1988), 9-19.


