Justa Freire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justa Freire
Justa Freire.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJusta Freire Méndez
JaiotzaMoraleja del Vino1896ko abuztuaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1965eko uztailaren 15a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaEscuela Normal de Zamora (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaUnión General de Trabajadores

Justa Freire (Moraleja del Vino, Zamora, 1896ko apirilaren 4a - Madril, 1965eko uztailaren 15a) pedagogo eta maistra espainiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UGT sindikatuko kidea izan zen 1918tik aurrera, eta Espainiako II. Errepublikaren garaian pedagogia irakasle izan zen beste irakasle batzuk formatuz, adibidez Iruñean.

Espainiako Gerra Zibilarekin, Errepublikaren aldean hezkuntzarekin erlazionatutako postuak izan zituen. 1939an garaile frankistek atxilotu zuten, eta sei urteko kartzelara kondenatu: bi egin zituen espetxeratuta, baina han ere eskolak antolatu zituen beste presoentzat.

Omenaldia eta laidoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen, Las Águilas auzoan (Latina barrutia), kale bat izan zen bere izena izan zuena 2018tik 2021eko maiatzera arte, harik Madrilgo Auzitegi Nagusiak epai judizialean kale izena itzuli zion Millán-Astray Espainiar Legioaren sortzaileari.[1][2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]