Justin Bieber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Justin Bieber
Justin Bieber NRJ Music Awards 2012.jpg
Bizitza
Izen osoa Justin Drew Bieber
Jaiotza London1994ko martxoaren 1a (23 urte)
Herrialdea  Kanada
Lehen hizkuntza ingelesa
Familia
Aita Jeremy Bieber
Ama Pattie Mallette
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea egile abeslaria, aktorea, abeslaria, musikaria, modeloa, poeta, piano-jotzailea eta zinema aktorea
Altuera 1,75 metro
Jasotako sariak
Influentziak Michael Jackson
Genero artistikoa teen popa
R&B garaikidea
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Island Records
RBMG
School Boy Records
IMDb nm3595501
http://www.justinbiebermusic.com
Signature-justinBieber.png

Justin Drew Bieber (Ontario, Kanada, 1994ko martxoaren 1a - ) kanadar abeslaria da. 2009ko udan One time izeneko abestia kaleratu zuen, abestia herrialde askotan gehien entzundako abestien zerrendan zegoen. Abestiaren ondoren bere lehenengo albuna kaleratu zuen 2010eko martxoaren 23an, My World. Albunaren arrakasta Baby abestiari zor zaiola esan dezakegu. 2010eko udan bere lehenengo gira egin behar du, My World Tour

Karrera musikalaren hasiera

Justini abestea asko gustatzen zitzaion eta bideoak grabatzen zituen etxean. Egun batean bere amak, bere bideoak, youtubera igo zituen familiarrek eta lagunek bideoekin goza zezaten. Baina egun gutxitan bideo horiek bisita asko jaso zituzten eta horietako gehienek milioi bat bisita baino gehiago jaso zituzten. Orduan Atlantara joateko deia jaso zuen eta bertan Usher ezagutu zuen. Usher ezagutzearekin bat hasi zen bere karrera musikala.

Gaur egun

My World izeneko diska bere lehenengo lana izan zen, bigarrenaren aurrerapena, eta orain bere bigarren lana kaleratu du, My World 2.0. Lehenengo zatia 2009ko azaroaren 17an kaleratu zen eta bigarren partea 2010eko martxoaren 23an. Abesti gehienak gazteen maitasunari egiten diote erreferentzia. Albunak kritika positiboak jaso zituen eta Estatu Batuetan 6. postuan egon zen. Lehenengo astean 137.000 kopia saldu zituen. Baina Kanadako zerrendetan 1. postuan egon zen eta urrezko diska izatea lortu zuen lehenengo astean. Hilabete bat geroago platinozko diska izatea lortu zuen. Bi hilabete geroago Estatu batuetan Platinozko diska izatea lortu zuen, milioi bat kopia baino gehiago salduta.

Lehenengo albunaren lehen abestiaren aurrerapena, One Time, 2009ko ekainaren 5an kaleratu zen. Bigarren abestia, One Less Lonely Girl, 2009ko urriaren 6an kaleratu zen. Hirugarrena, Love Me, urriaren 26an kaleratu zen, eta laugarrena, Favourite Girl, azaroaren 3an kaleratu zen.

Diskografia

- My World (2009)

- My World 2.0 (2010)

- Under the Mistletoe (2011)

- Believe (2012)

- Purpose (2015)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Justin Bieber Aldatu lotura Wikidatan