Justo Mokoroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justo Mokoroa
Bizitza
JaiotzaTolosa1901eko maiatzaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1990eko azaroaren 7a (89 urte)
Familia
AitaBaleriano Mokoroa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaEskolapio

Inguma: justo-m-mokoroa-muxika-1901-1990 Literaturaren Zubitegia: 335

Justo Maria Mokoroa Muxika, «Ibar» ezizenez, (Tolosa, Gipuzkoa, 1901eko maiatzaren 28a - Bilbo, Bizkaia, 1990eko azaroaren 7a) apaiza eta euskal idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baleriano Mokoroaren semea izan zen. Eskolapioetako erlijiosoa izan zen. Euskal-Esnalea, Zeruko Argia eta La Voz de Navarra aldizkarietan hasi zen idazten. 1935ean Genio y lengua. Euskal izkuntza eta izaera, hizkuntza senari buruzko saiakera eman zuen argitara. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Aire-sur-l'Adourera eta, gero, Txilera joan behar izan zuen. Mokoroak euskal literaturaren antologia bat, Gure baratzeko loreak izenekoa, argitaratu zuen Txilen egiten zen Euzkadi aldizkarian. 1955ean Euskal Herrira itzuli zen, eta Bilboko Eskolapioen Ikastetxeko erretore izan zen hiru urtez. 1925ean Arturo Campionen El último tamborilero de Erraondo (Erraondo´ko azken danbolinteroa) euskaratu zuen. Arantzazuko Biltzarraren ondoren, euskara batuaren auzia agertu zenean, gogor agertu zen batasunaren kontra. De vida o muerte. Operación salvamento (1956) eta Lengua vasca de hoy y de mañana (1971) liburuetan agertu zituen bere arrazoibideak. Baina, hala ere, Justo Mokoroaren lan garrantzitsuena hil aurreko urtean argitaratu zen: Repertorio de locuciones del habla popular vasca: Ortik eta emendik (1990) izeneko esamoldeen bilduma erraldoia (bi liburukitan).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]