Kílian Jornet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kílian Jornet Burgada» orritik birbideratua)
Kílian Jornet

Bizitza
JaiotzaSabadell1987ko urriaren 27a (36 urte)
HerrialdeaKatalunia Katalunia
BizilekuaLes Houches
Sabadell
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Perpignan (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakultramaratoilaria, mendi-zeharkako eskiatzailea eta mendigoizalea
Pisua58 kilogramo
Altuera1,71 metro
Jasotako sariak

kilianjornet.cat
IMDB: nm4389789 Facebook: kilianjornet Twitter: kilianj Instagram: kilianjornet IAAF: 14956188 Edit the value on Wikidata

Kílian Jornet i Burgada (Sabadell, 1987ko urriaren 27a) eskialari eta mendi lasterketari kataluniarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jornet 1987ko urriaren 27an Vallès Occidental eskualdeko Sabadell hirian jaio zen, bere gurasoak Eduard Jornet eta Núria Burgada direlarik. Bere aita mendi-gidaria eta Cerdanya eskualdean dagoen Cabeza de Reguera mendi-aterpeko zaindaria da, ama aldiz mendi kiroletako irakaslea, gaur egun Kataluniako Eski Teknifikazio Zentroko etorkizun oparoko gazteen ardura du. Kílianek bi urte gazteagoa den arreba bat du, Naila Jornet, hau estatu mailako eski taldeko kide da eta mendi lasterketan ere parte hartu berria da. 2017an eta espedizio berean Everestera[1] bitan igo ondoren, Path to Everest filma plazaratu zen, bere mendi demak eta bizi ibilbidea iruditan azaltzen dituena.

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaliforniako eta Nevadako Tahoe Rim Trailen errekorra, 2009an, 38 ordu eta 32 minutukoa. Lasterketak 265 kilometro ditu, eta 8.000 metro positiboko desnibela dago.
  • Transpirinioetako errekorra 2010ean, Hondarribia eta Llansa artean; Lasterketak 700 kilometro ditu.
  • 2013ko abuztuan, Cervinok Breuil-Cervinerrekorra lortu zuen Breuil-Cerviniatik Lion ertzetik, 2 ordu, 52 minutu eta 2 segundoz.
  • 2013ko uztailean, Chamonix-Mont Blanc igo eta jaitsi egin zen, 4 ordu eta 57 minutuan.
  • Bob Graham Round-en errekorra 2018an: 106 km inguruko ibilbidea eta 8200 m-ko desnibel positiboa. Jornetek 12 ordu eta 52 minutuan osatu du ibilbidea, eta ordubetez jaitsi du Billy Blanden denbora.
  • Zegama-Aizkorri Maratoiko errekorra 2022an, 3 ordu 36 minutu eta 40 segundotan[2].

Kirol palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko txapelketa:
    • Bertikala (5): 2010, 2011, 2013, 2015, 2017
    • Bakarka (1): 2011
    • Konbinatua (1): 2011
  • Europako txapelketa:
    • Bertikala (2): 2009, 2012
    • Konbinatua (1): 2012

Mendi lasterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kilian Jornet hace cima en el Everest - Blog | Kilian Jornet Burgada» web.archive.org 2018-11-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. Berria. «Jornetek eta Brinkmanek Zegama-Aizkorriko errekorrak hautsi dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]