Kaliningrad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Königsberg» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Kaliningrad
Errusiako udalerria
Cathedral in Kaliningrad.jpg

Kaliningradeko bandera

Kaliningradeko armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Kaliningrad oblasta
Barrutia Ipar-mendebaldekoa
Geografia
Koordenatuak 54° 43′ 00″ N, 20° 30′ 00″ E / 54.716666666667°N,20.5°E / 54.716666666667; 20.5Koordenatuak: 54° 43′ 00″ N, 20° 30′ 00″ E / 54.716666666667°N,20.5°E / 54.716666666667; 20.5
KaliningradOB.png
Kaliningrad hemen kokatua: Errusia
Kaliningrad
Kaliningrad
Garaiera 4.8 metro
Demografia
Biztanleria 431.402 biztanle
Eremua 223,03 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 4812
Ordu-eremua USZ1 (UTC+03:00)
Webgune ofiziala


Kaliningrad[1] (errusieraz: Калининград), lehenago Königsberg (alemanez: Königsberg; errusieraz: Кёнигсберг; polonieraz: Królewiec; antzinako prusieraz: Twānksta, Kunnegsgarbs, Knigsberg; lituanieraz: Karaliaučius) deitua, Errusiako mendebaldeko hiria eta ibai-portua da, Kaliningrad oblasteko hiriburua. Polonia eta Lituania arteko errusiar barrendegia da, Baltikoaren ertzean dagoena. Geografikoki, bai oblasta, bai hiriburua, Errusiatik bereizirik daude. 2010ean 431.402 biztanle zituen[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Vistularen itsas aintziraren iparraldean dago, Pregolia ibaiaren bokalean, Itsaso Baltikoaren ertzean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Kaliningrad)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.7 15.6 23.0 31.7 30.6 33.5 36.3 36.5 31.2 26.4 19.4 13.3 36.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.7 1.5 5.6 12.3 18.0 20.5 23.0 22.6 17.6 12.1 5.6 1.9 11.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.5 -1.1 2.0 7.3 12.5 15.5 18.1 17.6 13.1 8.4 3.3 -0.3 7.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.8 -3.5 -1.1 2.9 7.5 10.9 13.6 13.1 9.3 5.2 1.1 -2.5 4.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.5 -33.3 -21.7 -5.4 -3.1 0.7 4.5 1.6 -2.0 -11.2 -18.7 -25.6 -33.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 68 49 51 36 54 78 76 96 74 82 82 72 818
Euri egunak (≥ 1 mm) 14 13 14 14 14 16 15 16 17 18 18 16 185
Elur egunak (≥ 1 mm) 15 15 10 3 0 0 0 0 0 1 7 13 64
Eguzki orduak 34.1 61.6 120.9 171.0 254.2 264.0 257.3 229.4 159.0 96.1 39.0 24.8 1711.4
Hezetasuna (%) 85 83 78 72 71 74 75 76 81 83 86 87 79
Iturria: [3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria prusiar eta alemana izan zen jatorriz. 1255ean sortu zuten Königsberg izenarekin eta Hansako elkarteko kide izan zen 1340. urteaz gero. Zaldun teutoien maisu handiaren egoitza bihurtu zen XV. mendean eta Prusiako dukeena geroago. Bertan koroatu zituzten Prusiako erregeak izan ziren Frederiko I.a (1701) eta Gilen I.a (1861).

Bigarren Mundu Gerran hiria asko kaltetu zen. 1945ean Armada Gorriak okupatu zuen. Gerra amaitu ostean, Sobietar Batasunak hiria beretu eta alemaniar populazioa egotzi zuen[4]. Hiriaren izena ere aldatu zuten: 1946an Kaliningrad izatera pasa zen, Mikhail Kalininen omenez. Lehengo izena Kionigsberg (Кёнигсберг) zen errusieraz.

2002an, 430.003 biztanle zituen Kaliningradek eta etnien arabera horrela zegoen banatuta: errusiarrak (% 77,9), bielorrusiarrak (% 8), ukrainarrak (% 7,3), lituaniarrak (% 1,9), alemaniarrak (% 0,6) eta poloniarrak (% 0,5).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriagune garrantzitsua da: janari industria, kontserbak, ontziolak eta eraikuntza mekanikoak. XVI. mendean sortutako unibertsitatea dauka. Baltikoko itsas armadaren baserik garrantzitsuena dago bertan.

Kaliningradtar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliningrad ondorengo hiriekin senidetuta dago:[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 157. araua - Europako hiriak
  2. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. http://pogoda.ru.net/climate/26702.htm Pogoda.ru webgunea
  4. «Kaliningrad profile» Bbc.co.uk
  5. a b c   Kaliningrad – Partner Cities © 2000-2006 Kaliningrad City Hall . Noiz kontsultatua: 2008-12-08 .}
  6. (Polonieraz)  Gdańsk Official Website: 'Miasta partnerskie' © 2009 Urząd Miejski w Gdańsku . Noiz kontsultatua: 2009-07-11 .
  7. (Suedieraz)  Malmö stads vänortssamarbete © 2004-2009 Malmö stad, 205 80 Malmö, Organisationsnummer: 212000-1124 . Noiz kontsultatua: 2009-06-27 .
  8.   Groningen - Partner Cities © 2008 Gemeente Groningen, Kreupelstraat 1,9712 HW Groningen . Noiz kontsultatua: 2008-12-08 .
  9.   Ireland and Russia build a stragic partnership . Noiz kontsultatua: 2008-12-08 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaliningrad Aldatu lotura Wikidatan