Külüg Khan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Külüg Khan


Mongolen Inperioako Khagan

1307ko ekainaren 21a - 1311ko urtarrilaren 27a
Timur Khan - Ayurbarwada Buyantu Khan
Yuaneko Txinako enperadorea

1307ko ekainaren 21a - 1311ko urtarrilaren 27a
Timur Khan - Ayurbarwada Buyantu Khan
Bizitza
JaiotzaKhanbaliq (en) Itzuli1281eko abuztuaren 4a
HerrialdeaYuan
HeriotzaKhanbaliq (en) Itzuli1311ko urtarrilaren 27a (29 urte)
Hobiratze lekuaKhanbaliq (en) Itzuli
Familia
AitaDarmabala
AmaDagi Khatun
Ezkontidea(k)Zhenge Khatan (en) Itzuli
Wenxian Zhaosheng (en) Itzuli
Renxianzhangsheng (en) Itzuli
Sugeshili (en) Itzuli
Bohuli (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBorjigin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Külüg Khan (txinera tradizionalez: 曲律汗; mongolieraz: Хөлөг хаанHülüg Khaan, Külüg qaγan); jaiotza izenez Khayishan edo Khayisan, txinera tradizionalez: 海山, mongolieraz: Хайсан; 1281eko abuztuaren 4a - 1311ko urtarrilaren 27a) Yuan dinastiako hirugarren enperadorea izan zen. Mongol Inperioko zazpigarren Khagan ere izan zen baina, garai haietan, Inperioa banaturik zegoen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khunggirad klan eraginkorreko Darmabala eta Dagiren lehen semea izan zen, eta Ayurbarwada Buyantu Khanen anaia. Mongoliara bidali zuten yuandarren mendebaldeko frontea Txagatai Khanerriko Kaidu "de facto" gobernadorearen aurka defendatzen zuen armada bat hartzera. 1289an, Khayishanen armada ia garaitua izan zen, eta Kiptxaken komandanteak, Tutughek, Kaiduren armadak harrapatzetik erreskatatu zuen.

1307an, Timur Khan hil zenean, ekialderantz itzuli zen Karakorumera. Bulughanek, Bayaud tribuko Timurrren alargunak, urrun eduki zituen Khayishan eta Ayurbarwada anaiak, Khunggirad amarenak, eta Ananda, bere lehengusu musulmana, tronuan ezartzen saiatu zen. Bere aliantza Idazkaritzako goi-funtzionario batzuek babestu zuten.

Lau urte baino gutxiagoko erregealdiaren ondoren, 1311ko urtarrilaren 27an Khayishan bat-batean hil zen. Hil eta Ayurbarwada Buyantu Kanen oinordekotza gertatu eta berehala, Khunggiradeko talde asegaitza Dagi amaren azpian batu zen eta Khayishanen aldeko funtzionarioak purgatu zituen. Halaber, hautsi egin zuen Ayurbarwadak Khayishanen semea printze oinordeko izendatzeko egindako promesa. Bere gorteak Khayishanen seme-alabak gobernu zentraletik bota zituen. Khayishanen aldeko jeneralek haserretuta zeuden, harik eta 1328an Tugh Temürera iristea lortu zuten arte, Khayishanen beste ahaide bat, Ragibagh, boteretik kendu ondoren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]