Kārlis Ulmanis
Itxura
Kārlis Augusts Vilhelms Ulmanis ( 1877 – 1942 ) Letoniako Sobietar okupazioa baino lehengo azken presidentea izan zen, 1936 eta 1940ren artean.[1]
Agronomia ikasi zuen Zürichen (Suitzan) eta Leipzigeko Unibertsitatean ( Alemania ). 1905eko iraultzaren ondoren Estatu Batuetan erbesteratu zen. 1913an amnistia jaso zuen eta 1917an sortu Letoniako Nekazarien Batasuna sortu zuen. Letonia Errusiarekiko independentzia deklaratu zuenean 1918an, lehen presidente izendatu zuten. Kargua okupatu zuen 1918-20, 1925-26, 1931-32 eta 1936-40 artean. 1940an boterea utzi zuen Sobietar ultimatumaren aurretik, eta atxilotu eta deportatu zuten. 1942an hil zen disenteriaz Krasnovodskeko espetxean, gaur egun Turkmenistanen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Prezidenti : Latvijas valsts un ministru prezidenti (1918-1940). Riga: Latvijas Vēstnesis ISBN 9984-731-47-2. OCLC .61227165.