Kōbō Abe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kōbō Abe
Abe Kobo cooks jiaozi.JPG
Bizitza
Izen osoa安部公房
JaiotzaKita-ku1924ko martxoaren 7a
Herrialdea Japoniar Inperioa
 Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio1993ko urtarrilaren 22a (68 urte)
Heriotza modua: bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, antzerkigilea, argazkilaria, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, autorea, poeta eta zinema zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoaabsurdist literature (en) Itzuli

IMDB: nm0008356 Allmovie: p171702
Musicbrainz: 96595542-c88f-423a-932f-e260a80f018c Edit the value on Wikidata

Kōbō Abe (japonieraz: 安部 公房 Abe Kōbō?) (Tokio, 1924ko martxoaren 7a - ibidem, 1993ko urtarrilaren 22a), Kimifusa Abe (japonieraz: 安部 公房 Abe Kimifusa?) idazlearen izengoitia[1], japonierazko eleberrigile eta antzerkigilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokion jaio bazen ere, laster joan zen Mantxuriara bizitzera, han mediku baitzen aita. Haurtzaroan, besteak beste, entomologiak eta Kafkaren literaturak erakarri zuten. 1941ean Japoniara itzuli eta 1943an Tokioko Unibertsitateko Medikuntza fakultatean matrikulatu zen, baina Mantxuriara joan zen berriro, Bigarren Mundu Gerra bukatu eta aberriratu zuten arte. 1948an amaitu zituen ikasketak.

Urtebete lehenago, berak finantzatu behar izan zuen olerki-liburu baten argitalpena. Aldi labur batean antzerkigintza marxista landu ondoren, bere estilo berezia finkatu zuen, absurdoa eta kafkiarra, sarritan egoera xelebreetan aurkitu ohi diren pertsonaiez betea. Olerkari eta antzerkigile ere izan zen arren, Abe Kōbōk eleberria landu zuen, gehienbat. S. Karmaren krimena obrarekin Akutagawa Saria lortu zuen, 1951n. Kostaldeko herri bitxi batean atzemandako entomologo amateur bati buruz diharduen Suna-no-onna (1962, Hondarretako emakumea) eleberria nazioartean ezaguna izan zen film baten oinarria izan zen. Tanin-no-kao (1964, Bestearen aurpegia) eleberriak aurpegia desitxuratua duen gizon batek nortasun soziala berreskuratzeko egiten dituen ahaleginak kontatzen ditu. Aberen eleberri garrantzitsuak dira, halaber, Mapa aurritua (1967) eta Ezkutuko topaketa (1977). Telebistarako eta beste komunikabideetarako idazteaz gainera, bere antzerki-konpainia ere izan zuen Abe Kōbōk Tokion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Who Was Who in America, 1993–1996. 11 New Providence, N.J.: Marquis Who's Who, 1 or. ISBN 0837902258..