Kōchiko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kōchiko gaztelua
Kochi Castle08s3872.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 33° 33′ 40″ N, 133° 31′ 53″ E / 33.561111111111°N,133.53138888889°E / 33.561111111111; 133.53138888889Koordenatuak: 33° 33′ 40″ N, 133° 31′ 53″ E / 33.561111111111°N,133.53138888889°E / 33.561111111111; 133.53138888889
Historia eta erabilera
Irekiera1601
Jabea Yamauchi Kazutoyo
Materiala(k) zura
Webgune ofiziala

Kōchiko gaztelua (松山城 Kōchi-jō?) Japoniako Shikoku uharteko Kōchi hirian dagoen gaztelu japoniarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sekigaharako Gudaren ondoren Yamanouchi Kazutoyo bihurtu zen Tosa probintziako daymio eta 1601ean berak eraiki nahi izan zuen Kōchiko gaztelua Kagami ibaiertzeko lautadan eta hamar urte behar izan zituen gaztelua altzatzeko. 1727an erre egin zen eta 1729 eta 1753 artean hasierako estiloa mantenduz berreraiki zen.

Meiji berrezarkuntzan enperadorearen alde jokatu zuenez ez zuten gaztelua eraitsi. Bigarren Mundu Gerran ere hegazkin estatubatuarrek jaurtitako bonbek ez zuten kaltetu eta gaur egun tenshu (dorre nagusia) eta jauregi orijinala mantentzen dituen Japoniako gaztelu bakarra da.

1948an eta 1959an mantentze lanak egin ziren.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kagami eta Enokuchi ibaiek mugatzen dute kanpoko harresia. Barneko eremuan Otakasa muinoan kokaturik dago bost solairutako dorre nagusia. Kaitokukan jauregia Edo Aroan eraiki zen eta 1747an berreraiki.

Gazteluko parkea publikoa da eta hanami garaian turistaz betetzen da. Prefeturako liburutegia eta Museo literarioa ere bertan daude.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kōchiko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan