Kōjun enperatriza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kōjun enperatriza
香淳皇后
Kōjun enperatriza


Japoniako enperatriz kontsortea
1926ko abenduaren 25a – 1989ko urtarrilaren 7a

Jaiotza 1903ko martxoaren 6a
Tokio (Japonia)
Heriotza 2000ko ekainaren 16a (97 urte)
Tokio (Japonia)
Ezkontidea(k) Shōwa enperadorea edo Hirohito
Seme-alabak Shigeko, Sachiko, Kazuko, Atsuko, Akihito (enperadorea izango dena), Masahito, Hitachi eta Takako

Kōjun enperatriza (香淳皇后 Kōjun-kōgō?) (Tokio, Japonia, 1903ko martxoaren 6a - ibidem, 2000ko ekainaren 16a) Japoniako enperatriz ezkontidea izan zen. Nagako Kunikoa printzesa (良子女王 Nagako Joō?) izan zen jaiotzez, Kuni (久邇宮 Kuni no miya?) aitaren titulua baitzen. Shōwa edo Hirohito enperadorearen emaztea izan zen eta Akihito enperadorearen ama. Hil ondorengo izenak - Kōjun- Usain purua esan nahi du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagako Kunikoa, 1910ean

Nagako Tokion jaio zen, Japoniaan, 1903ko martxoaren 6an. Aita Kuni Kuniyoshi (1873-1929) izan zen eta ama, berriz, Chikako (1879-1956), Satsumako Jaun ohia zen Shimazu Tadayoshi printzearen zazpigarren alaba. Kuni Kuniyoshi printzea Meiji eta Taishō garaietan familia inperialaren 11 adarretako baten buru zen Kuni Asahiko printzearen semea zen.

Nagako Nesken eskolara joan zen Tokion (gaur, Gakushuin) eta Koreako oinordeko zen Bangja printzesarekin (orduan, Masako Nashimoto printzesa) ibili zen.

Kōjun enperatriz ezkontidea izan zen 1926ko abenduaren 25etik 1989ko urtarrilaren 7ra arte eta Japoniako erreinaldi luzeena bete zuen[1]. Konpromisoa hasi eta berehala, 6 urtez trebatzen aritu beharra izan zuen, enperatriz baten betebeharrak burutu ahal izateko.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enperadoreak 1956an
Kōjun enperatriza, bere seme Akihitorekin

1919ko urtarrilean argitara eman zuten Nagako printzesa eta urrutiko lehengusu zuen Crown Hirohito printzearen (gero Showa izango zena (1901-1989)) arteko konpromisoa[2].

Ohikoa ez zen arren, Hirohitok emaztegaia aukeratu ahal izan zuen. Nagakok, berak, ez zuen aukera hori izan. 14 urte besterik ez zituen, berak eta beste gai izan zitezkeen hainbat emakumek Jauregi Inperialean burututako tearen zeremonian parte hartu zutenean; bitartean, printzea zelatan zegoen, begira, eta hantxe aukeratu zuen Nagako

Nagako printzesa eta oinordekoa zen Hirohito printzea 1924ko urtarrilaren 26an ezkondu ziren, Japoniako printzesan bilakatuz eta, 1926ko abenduaren 25ean, enperatriz izan zen. Arbasoek ez bezala, Hirohitok bere legezko 39 konkubinak abandonatu zituen.

10 urteko ezkontzaren ondoren, Nagakok lau alaba izan zituen. 1933ko abenduaren 23an, Nagakok bere lehen semea izan zuen, Akihito (明仁?) eta hura izango zen ondorengo enperadore.

Hauek izan ziren bikotearen 7 seme-alabak:

Hirohito eta Kōjun bere seme-alabekin, 1941ean

Enperatriz bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kōjun enperatriza 1941ean
Hirohito eta bere emaztea, AEBetara joan zirenean: Nagako, Betty Ford, Hirohito enperadorea eta Gerald Ford presidentea (1975)

Hasieran, Nagako jauregi inperialera joan zenean, gaur ia desagertuta dagoen japoniar arkaikoa hitz egiten zen bertan. Zeremonia berezietan egon beharra izan zuen, Japoniako inperioaren sorrera legendarioaren omenaldiak edo Singapurreko konkista, adibidez.

Nagako izan zen atzerrira bidaiatu zuen lehen kontsorte inperiala. 1971n Hirohitori lagundu zion Europara eta, 1975ean, berriz AEBetara joan ziren biak[3].

1989ko urtarrilaren 7an senarra hil zitzaionean, enperatriz alargun bezala jarraitu zuen. Garai horretarako, osasun arazoak zituen eta ez zen senarraren hiletetara joan, geratzen zitzaizkion urteak atera gabe eman zituelarik.

1995ean, urte gehien iraun zuen enperatriza bilakatu zen, 873 urte lehenago hil zen Kanshi enperatrizari aurrea hartuz.

2000n, etorri zitzaion heriotza, 97 urte zituenean eta 74 enperatriz bezala. Etxe inperialak Nagakok arnas arazoak zituela azaldu zuen, baina ez zela gaixotasun larria. Hurrengo egunean hil zen.

Akihito enperadorean Kōjun enperatriza titulua eman zion amari, hil ondoren. Musashino no Higashi no Misasagi mausoleoan hartu du azken deskantsua, Musashino hilerri inperialean dagoen senarraren ondoan.

Ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Jaiotza Ezkontza Ondorengoak
Teru printzesa 1925eko abenduaren 9a
-1961eko uztailaren 23a
1943ko urriaren 10a Morihiro Higashikuni printzea Nobuhiko Higashikuni printzea
Fumiko Higashikuni printzesa
Naohiko Higashikuni
Hidehiko Higashikuni
Yuko Higashikuni
Hisa printzesa 1927ko irailaren 10a
-1928ko martxoaren 8a
Taka printzesa 30 September 1929ko irailaren 30a
-1989ko maiatzaren 28a
1950eko maiatzaren 21 Toshimichi Takatsukasa Naotake Takatsukasa (adoptatua)
Yori printzesa 1931ko martxoaren 7a 1952ko urriaren 10a Takamasa Ikeda
Akihito enperadorea 1933ko abenduaren 23a 1959ko apirilaren 10a Michiko enperatriza Crown Naruhito printzea
Akishino printzea
Nori printzesa
Hitachi printzea 1935eko azaroaren 28a 1964ko irailaren 30a Hanako Tsugaru
Suga printzesa 1939ko martxoaren 2a 1960ko martxoaren 3a Hisanga Shimazu Yoshihisa Shimazu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kōjun enperatriza Aldatu lotura Wikidatan