Edukira joan

Kšumancäń Pirguž

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kšumancäń Pirguž

Q25687277 Itzuli

Bizitza
JaiotzaТашто Кшуманця (en) Itzuli1940ko azaroaren 19a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaBolshoye Ignatovo (en) Itzuli2024ko abuztuaren 22a (83 urte)
Hobiratze lekuaBolshoye Ignatovo (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMordoviako Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzakerziera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta public figure (en) Itzuli
Jasotako sariak

Kšumancäń Pirguž (erzieraz: Кшуманцянь Пиргуж), jaiotzez Grigori Dmitrievitx Musaliov[1], (errusieraz: Григорий Дмитриевич Мусалёв; Taxto Kxumantsia, 1940ko azaroaren 19a – Bolxoie Ignatovo, 2024ko abuztuaren 22a[2]) erzien eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Erzia herriaren inäzor (buruzagia) izan zen 1999tik 2019ra[3].

Hiru anaietatik gazteena zen. Haren aitak Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen eta 1943an hil zen; ama, berriz, nekazaria zen.

1958an Bolxoie Ignatovo herriko eskolan graduatu zen. 1959-1962 urteetan SESBeko armadan zerbitzatu zuen. Mordoviako Unibertsitateko fisika eta matematika fakultatean lizentziatu zen, eta ondoren bertan lan egin zuen.

1980ko hamarkadaren amaieratik erzien mugimendu nazionalean parte hartu zuen. Hogei urtez Erziera Salbatzeko Fundazioaren buru izan zen. 1994an, beste aktibistekin batera, Erzieraren Eguna antolatu zuen lehen aldiz. Gainera, Rasjken Ozks aintzinako jaia berpiztu zuen 1999an. Lehen jaia baino bost egun lehenago, Errusiako agintariek atxilotu zuten[4].

Hilero bidaiatzen zuen Mordovian zehar hezkuntza ekitaldiak antolatzeko eta erzierazko literatura zabaltzeko. 2012an Finno-Ugriar Herrien Munduko Kongresuan parte hartu zuen[5].

Herri indigenen zapalkuntzaren inguruko hainbat artikulu idatzi zituen eta deialdi asko egin zituen Errusiako agintariei. Erziak errusiartzeko saiakerak gogor kritikatu zituen[4]. Errusiako poliziak eta prentsak jazarri zuten behin baino gehiago[6].

2019ko irailaren 12an, inäzor kargua Syreś Boläeńen esku utzi zuen[7].

2024ko abuztuaren 22an hil zen, 83 urte zituela[2].

  • 2014: Terra Marianaren Gurutzearen Ordena[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2024-09-28).
  2. a b (Errusieraz) «Ушел из жизни известный эрзянский деятель» MariUver 2024-08-22 (kontsulta data: 2024-09-28).
  3. (Errusieraz) Швец, Дмитрий. «ФСБ против эрзян. С чем были связаны октябрьские массовые обыски в Мордовии» Медиазона 2023-11-22 (kontsulta data: 2024-09-28).
  4. a b (Errusieraz) Эрзяйкин, И. Ф. «Инязор Г. Д. Мусалев – наследник великого Пургаза!» Эрзянь Мастор jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-01) (kontsulta data: 2024-09-28).
  5. (Errusieraz) «Список делегатов и наблюдателей от Эрзя народа на 6-ой Всемирный конгресс финно-угорских народов» Uralistica 2012-03-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-01) (kontsulta data: 2024-09-28).
  6. (Errusieraz) «Григорий Мусалев не вышел «Ростом»» Столица-С 2015-04-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-01) (kontsulta data: 2024-09-28).
  7. (Ukraineraz) «Боляєнь Сиресь офіційно очолив ерзянський національний рух» Вільний Ідель-Урал 2019-09-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-01-25) (kontsulta data: 2024-09-28).
  8. (Errusieraz) «Эрзянского активиста наградили орденом Эстонии» MariUver 2014-02-25 (kontsulta data: 2024-09-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]