KEiiNO

Wikipedia, Entziklopedia askea
KEiiNO
Datuak
JatorriaOslo
Musika motapop musika, Joik, musika elektroniko eta dantza
Urteak2018
Produkzioa
Diskoetxea(k)Universal Music Group
Tom Hugo (en) Itzuli
Alexandra Rotan (en) Itzuli
Fred-René Buljo (en) Itzuli
Informazio gehigarria
keiino.com
IMDB: nm10518325 Facebook: keiinomusic Twitter: keiinoband Instagram: keiinoband Spotify: 0chh7dlaUzEreDTulHiOlm iTunes: 1447542042 Last fm: KEiiNO Musicbrainz: 01835ecf-333d-4b06-902f-f84b6c056fd4 Discogs: 7116277 Allmusic: mn0003831522 Edit the value on Wikidata

KEiiNO norvegiar musika-talde bat da, 2018an sortua. Taldea Fred Buljo raperoak eta Alexandra Rotan eta Tom Hugo abeslariek osatzen dute.

Kontestua eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 2018ko uda amaieran sortu zen, Tom Hugo eta bere senarra, Alex Olsson, "Spirit in the sky" kanta konposatzen hasi zirenean. Proiektua osatzeko, Alexandra Rotan abeslaria eta Fred Buljo rapero eta Joikariarekin batu ziren, KEiiNO ofizialki hirukote bat bezala osatuz. Taldearen izenak Fred Buljoren jaioterritik hartzen du inspirazioa, Kautokeino, hain zuzen ere. Herriaren izena Samieraz Guovdageaidnu da, eta azkeneko -geaidnu zatia "bidea" bezala itzuli daiteke. Fred Buljoren hitzetan, KEiiNOk hirukotea batzera eraman duen bide edo istorioari egiten dio erreferentzia. Taldearen izena, baina, samierazko esanahia Kven dialektoko ahoskatzearekin bateratzeagatik dator, Fred Buljoren arbaso batzuk talde honetakoak baitziren.

Taldea, baina, ez da abeslarien lehen proiektu artistikoa, izan ere, Alexandra Rotanek dioen bezala, "bakoitzak bere karrera zeukan musika-munduan, baina KEiiNO izan da benetan arrakasta erakutsi diena".

KEiiNO "Spirit in the sky" kanta abesteko eratu zen, Norvegiako Melodi Grand Prix leihaketan parte hartuko zuena 2019an. Leihaketa Eurovision Abesti Lehiaketarako Norvegiaren ordezkaria aukeratzeko erabili ohi da, eta KEiiNOk irabazi ondoren, leihaketan parte hartzeko eskubidea bereganatu zuen. Kantak hirukotearen kideek musika munduan aurrera egiteko zailtasunen kontra nola borrokatu duten islatzen zuen: Fred Buljo etnia gutxiengo bateko kide izanda, Tom Hugo gizon homosexuala bezala eta Alexandra Rotan industrian emakumeei ezartzen zaien presioaren kontra. Leihaketan, kanta finalera pasa zen eta bertan 6. postuan geratu zen 331 punturekin, horietako 291 telebotoarenak. Izan ere, Norvegiak telebotoa irabazi zuen.

2020eko maiatzean, taldeak haien lehen diska atera zuen, OKTA izenekoa. Bertan, musika elektronikoa poparekin, joikarekin edota inuiten eztarri-kantekin konbinatzen dituzte. Diskan haien Eurovisioneko kanta ere agertzen da. Aipatzekoa da ere diskan Electric Fields australiar taldearekin egindako elkarlana, hauek haien herrialdea 2019an Eurovisionen ordezkatzen saiatu zirelarik. OKTA Norvegiako zerrendetan agertu zen, 30. postua lortuz.

2021eko urtarrilaren 11an, taldeak Melodi Grand Prixean berriz ere parte hartuko zuela argitaratu zen, "Monument" kantarekin.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Spirit in the sky" (2019)
  • "Shallow" (2019)
  • "Praying" (2019)
  • "Vill ha dig" (2019)
  • OKTA (2020)
  • "I wanna dance with somebody" (2020)
  • "Transarctic lover" (2020)
  • "A winter's night" (2020)
  • "Monument" (2021)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]