KGeography
Itxura
| Jatorria | |
|---|---|
| Azken bertsioa | 24.12.3 |
| Ezaugarriak | |
| Programazio-lengoaia | C++ |
| Sistema eragilea | UNIX-moduko eta macOS |
| GUI tresnak | Qt |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | GNU General Public License |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | KDE Aplikazioak |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | bai |
| userbase.kde.org… | |
| Iturri-kodea | https://invent.kde.org/education/kgeography, git://anongit.kde.org/kgeography eta https://github.com/KDE/kgeography |
KGeography ikasleei Geografia ezagutzak ikasteko aukera ematen dien software libreko programa da, KDEren parte da. Oraingo bertsioa KDE Hezkuntza Proiektuan integratuta dago.
Ikaskuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa ezberdinen artean nabigatzeko aukera ematen du, gainean klik eginez gero, kontinente eta estatuen banaketa politikoa agertuko da. Nazio bakoitzaren bandera eta hiriburua ere erakusten du.
Ebaluazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]KGeography ezagutzak probatzeko ere erabil daiteke. Bost jolas ditu:
- Asmatu herrialde baten izena, bere lurraldean klik egin behar duzu.
- Jolasak hiriburua aipatu eta herrialdea aurkitu behar duzu.
- Jolasak herrialdea aipatu eta hiriburua aurkitu behar duzu.
- Jolasak lurraldearen forma erakutsi eta herrialdearen izena aurkitu behar da.
- Jolasak lurraldearen izena erakutsi eta non dagoen asmatu behar da.