KPop Demon Hunters
| Jatorria | |
|---|---|
| Argitaratze-data | 2025 |
| Izenburua | KPop Demon Hunters |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | streaming |
| Honen izena darama | K-pop eta demon hunter (en) |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | musika-filma, fantasiazko filma, ekintza-filma eta marrazki biziduneko filma |
| Iraupena | 95 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Chris Appelhans (en) Maggie Kang |
| Gidoigilea(k) | Chris Appelhans (en) Maggie Kang |
| Ekoizpena | |
| Konpainia ekoizlea | Sony Pictures Animation (en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Marcelo Zarvos |
| Fikzioa | |
| Argumentu nagusia | K-popa eta demon hunter (en) |
| Historia | |
| Jasotako sariak | |
| sonypicturesanimation.com… | |
KPop Demon Hunters 2025eko animaziozko film musikal estatubatuarra da[1][2]. Maggie Kang eta Chris Appelhansek zuzendu zuten, Danya Jimenez eta Hannah McMehanen gidoi batean oinarrituta. Sony Pictures Animationek ekoiztu zuen Netfilxerako. Filmeak Arden Cho, Ahn Hyo-seop, May Hong, Ji-young Yoo, Yunjin Kim, Daniel Dae Kim, Ken Jeong eta Lee Byung-hunen ahotsak ditu[3]. Filmak K-pop neska talde bat jarraitzen du, Huntr/x (Huntrix ahoskatua), bizitza bikoitza dutena demonio ehiztari gisa. Euren aurkariak mutilen K-pop talde bat da, Saja Boys izenekoa, sekretuan demonioak direnak. Jatorrizko musika Marcelo Zarvosek egin zuen.
KPop Demon Hunters Netflixen estreinatu zen 2025eko ekainaren 20an, eta abestiak bakarrik zituenb ertsio bat eskuragarri egon zen abuztuaren 23 eta 24an. Filmak kritika oso onak izan zituen, animazioari, estiloari, ahotsei, testuari zein muiskari buruz, eta fenomeno kultural gisa deskribatu zen. Netflixek historian ikusle gehien izan dituen jatorrizko filma izan zen, 325 milioi ikusle. Filmaren soinu-bandak arrakasta nabarmena izan zuen, eta RIAAk platinozko dismoa eman zion 2025eko urriaren 8an. Billboard Hot 100 zerrendan lau abeesti top 10ean sartu zituen lehen soinu-banda izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) CHOSUNBIZ. (2025-07-05). «K-pop idols shine in Netflix’s animated film ‘K-Pop Demon Hunters’» CHOSUNBIZ (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ (Ingelesez) Singer, Emma. (2025-07-21). «10 Best Netflix Anime to Watch After KPop Demon Hunters» CBR (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ (Ingelesez) «KPop Demon Hunters Rises Above the Pack as Netflix’s Most Popular Movie» Netflix Tudum (kontsulta data: 2025-10-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2025eko filmak
- Maggie Kangek zuzendutako filmak
- Maggie Kangek idatzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako animaziozko akzio filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako animaziozko fantasia filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako animaziozko film musikalak
- Ameriketako Estatu Batuetako ordenagailuz animatutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako fantasiazko film musikalak
- Demonioei buruzko animaziozko filmak
- Musika eta musikariei buruzko animaziozko filmak
- Hego Korean girotutako filmak
- Animearen eragina duten animaziozko filmak
- Girl groupei buruzko filmak
- Musika lehiaketei buruzko filmak
- K-pop filmak
- Netflixek ekoitzitako filmak
- Sony Pictures Animationen filmak