KV58

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
KV58
Aÿren hilobia
Kokapena Erregeen Harana
Aurkikuntza 1909
Industailea Ernest Harold Jones
Aurrekoa:
KV57
Hurrengoa:
KV59


KV58 hilobia Egipton, Erregeen Haranean kokatua dago, Tebastar nekropolian, Luxorren parean, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean. 1909an aurkitu zuen Ernest Harold Jonesek, Theodore Monroe Davisek finantzatua, lehen indusketak berehala hasi zituena (modu erratuan aurkikuntza 1907an Edward Russell Ayrtoni eman zion arren). Hilobi hau gurdiaren hilobia bezala ere ezagutzen da.

Espezialista batzuk Egiptoko XVIII. dinastiako azkenaurreko erregea izan zen Aÿ faraoiaren hil hatuarentzako ezkutalekua zela uste dute, faraoi hau WV23an lurperatua izan zelarik. KV54 hilobia bezala, bere hilobia arpilatua izan ondoren Ay faraoiaren hil hatuaren zati bat eraman zen baltsamatze putzu bat da.

Sarrera putzu batez eta ganbera batetara daroan pasabide txiki batez osatua dago. Hilobiak ez du inongo apaindurarik, eta zazpi metroko luzeran hedatzen da. Ganberan, Jonesek botoi ugari eta urrezko apaingarri bat aurkitu zituen, ziuraski gurdi baten lotailukoa, Tutankamon eta Ayren izenak zeramatzanak.