Kaça Lemnadesekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaça Lemnadesekoa
Datu biografikoak

Kaça Lemnadesekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Poseidonen sagan du bere agerpen bakarra. Brontzezko zaldunak Poseidonen itsas general honek babesten duen Ozeano Antartikoko zutabera iristen dira. General honek bere aurkariaren pertsonarik maiteenaren itxura hartzeko ahalmena du, eta, honela, Seiya Pegasokoa, Hyôga Beltxargakoa eta ia-ia Shun Andromedakoa garaituz, Seika, Hyôgaren ama eta Ikkiren itxura hartuz hurrenez hurren. Ikki Fenixekoa iristen da orduan, eta honek bere Mamu Ukabil Kolpea erabiltzen du eta Kaçak bere burua ikusten du aurrean, erabat nahastuta geratuz. Ikkik behin eta berriz astintzen du Kaça ilusio horretatik irten ondoren. Hala ere, itsas jeneralak, Fenixeko zaldunaren gogoan Esmeralda ikusten du eta haren itxura hartzen du, Atenearen zaldunari sabel aldean labankada bat emanez, baina Ikki onik irteten da, eta, azkenean, Kaça garaitzea lortzen du. Bere hiru lagunak lurrean ikusita, hauen odolustea geratzen du eta zutabetik aldentzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]