Kanoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kañoi» orritik birbideratua)
Kanoiak

Kanoia edo sutunpa artilleriako atal bakarreko hodi bat da, historikoki arma gisa erabili izan dena. Erabiltzailearen begi bistan dagoen edozer behera botatzeko erabiltzen da.

XIX. mende amaiera arte, kanoiek bolbora baliatzen zuten propultsatzaile gisa. Tankeetan eta tankeen aurkako arma bezala ere erabiltzen da, bere justu-justu lur gaineko ibilbidea dela eta. Kanoiaren helduera tokitik at aurkitzen diren gauzak edo pertsonak behera botatzeko, berriz, obusa erabiltzen da. Obusaren ibilbidea, kanoiarenak duenaren ordez, kurboa da, bihurgune paraboliko bat eratuz bere ibilbidean zehar. Kanoi baten jaurtigailuaren irteerako abiada, neurri bereko obus batena baino handiagoa da, kanoiak, distantzia laburretan baino ez baitu funtzionatzen. Horregatik erabiltzen da tankeen arma bezala edo jopuntu blindatuen aurka. Tropen aurka ere erabil daiteke. Obusak, aldiz, distantzia handiagoa lortzeko, bere propultsio kargak handitu behar ditu, eta tiraketa angelua aldatu. Kanoi izena hartzen dutenak, 20-30 milimetrotik gorako neurria duten armak dira. Hemendik aurrera, Armamentu Nagusia bezala deitzen zaie. 20 milimetrotik beherako neurria dutenei, berriz, Armamentu Txikia deitzen zaie. Kanoi batzuk, boladetan tiro egiteko ahalbidea dute. Honegatik, metrailadore eta kanoiaren artean ze ezberdintasun dagoen eztabaidatzen da. Ezberdintasunik ohikoena, metrailadoreek metraila eta kanoiek munizio lehergarria. Orain, artilleriako atal gehienak, neurri txikienekoak izan ezik, mistoak dira, kanoi-obusak, bi funtzioetan funtzionatu ahal izateko. Kanoi soilak, gerraontzitan, tanketan, antitanketan eta antiairekoetan erabiltzen direnak dira.

Kanoi ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]