Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea
Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea | ||
---|---|---|
| ||
Datuak | ||
Mota | alderdi politikoa eta gerrillari taldea | |
Ideologia | Separatismoa | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Rodrigues Mingas (en) ![]() ![]() | |
Historia | ||
Sorrera | 1963 | |
webgune ofiziala |
Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea[1] (FLEC; portugesez: Frente para a Libertação do Enclave de Cabinda) Kabinda askatzeko mugimendu separatista da.[2] Portugalen administraziopean izan ondoren, 1975ean Angolak Portugalekiko independentzia lortu zuenean, Kabinda Angola independente berriaren probintzia exklabea bihurtu zen. FLECek Kabindako Gerran borrokatzen du Kakongo, Loango eta Ngoyo erresuma ohiek okupatutako eskualdean.
2010eko urtarrilaren 8an, angolar indarrek Kabindan eskoltatzen zuten bitartean, FLECeko pistolariek Togoko futbol selekzio nazionalaren taldeko autobusari eraso egin zioten, 2010eko Afrika Kopara zihoanean.[3] Tiroketaren ondorioz, entrenatzaile-laguntzailea, taldeko bozeramailea eta autobus-gidaria hil ziren, baita beste hainbat zauritu ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ AlʻAmin Mazrui, Ali. (1977). The Warrior Tradition in Modern Africa. , 227 or..
- ↑ (Ingelesez) Sturcke, James. (2010/1/11). «Togo footballers were attacked by mistake, Angolan rebels say» The Guardian (Londres).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |