Kable ardazkide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kable koaxial» orritik birbideratua)
RG-59 Kable ardazkidea.
A: Plastikozko geruza babeslea
B: Kobrezko sarea
C: Isolatzailea
D: Kobrezko nukleoa

Kable ardazkidea bi eroale zentrokidez osatutako kablea da. Erdiko eroalea edo nukleoa, kobrezko hari solidoz egina dago, geruza isolatzaile batez inguratua. Honek kanpoko eroaletik babesten du, azken hau aluminioz edo kobrez osatutako sare bat da. Kanpoko eroaleak apantailamendua eragiten du eta gainera korronteen itzulerarako balio du. Egitura osoa geruza isolatzaile batek babesten du. Kable ardazkide mota ugari dago, diametro eta inpedantzia ezberdinekoak. Erabileren artean banda zabaleko komunikazio sareak (telebista kablea) eta banda baseko kableak (Ethernet) aipa daitezke. Orokorrean, kable ardazkideak ez du kanpoko interferentzien eragina jasaten eta ondorioz, garraio abiadura handia lor daiteke distantzia luzetan.

LAN sareetan bi motako kable ardazkideak erabili ohi dira: lodia eta mehea. Erabilitako kablearen arabera 300 Hz eta 3000 MHz arteko banda zabalerak lor daitezke. Gainera, bi zuntz optiko mota ere erabiltzen dira, monomodoa eta multimodoa.

Zuntz optikoaren erabilera masiboaren aurretik, ardazkidea oso erabilia zen maiztasun-zatiketa bidezko multiplexazioan (FDM, Frequency Division Multiplexing) oinarritutako transmisio sistema analogikoetan.

Halaber, denbora-zatiketa bidezko multiplexazioan (TDM, Time Division Multiplexing) oinarritutako sistema digitaletan, 64 kbps-ko 7000 kanal igor zitezkeen.

Transmisio hauetan erabilitako kableak LAN sareetan erabiltzen denaren egitura desberdina zuen. Izan ere, lurperatuta instalatzen zenez, trakzio eta presio esfortzuen aurreko babesa behar zuen. Hori dela eta, ohiko babesez gain, altzairuzko oskol bat izaten zuen.

Kable ardazkide motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardazkide mota bi daude:

  • Mehea: 6mm lodiera, malgua eta berarekin oso erraz lan egiten da. Seinalea indargabetu gabe 185 metrotara hel daiteke. Kable mehea RG-58 familiako kableetan sartzen da. Mota honen kablerik ezagunena 10base2 da.
  • 10base2: Ardazkide mehea, 185 metro (thinnet), 10-100 Mb/s, "BNC" konektorea.
  • Lodia: 12mm lodiera, gogorra eta berarekin lan egiteko neketsua da. Kable honen muina lodia da eta distantzia handiagoekin atenuaziorik gabe lan egiteko erabiltzen da. Mehea baino garestiagoa da. Mota honen kablerik ezagunena 10base5 da.
  • 10base5: Ardazkide lodia, 500 metro (thicknet), 10-1000 Mb/s-ko, AUI konektorea.

Bi inpedantziako kable ardazkideka daude:

Ardazkide mehearen konektoreak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • BNC kablearen konektorea, bat mutur bakoitzeko.
  • BNC “T” konektorea: Hiru mutur ditu. Mutur batek sare-txartela eta kablea lotzen ditu. Gainerako biek sarearekin lotzeko balio dute. Sarearen muturreko T konexioak terminal-buru bat izan behar du. (ikusi marrazkia)
  • BNC terminal-burua: Ez du uzten seinalea islatzen.
  • BNC konektore zilindrikoa: Kable labur bi lotzeko, luzeagoa egiteko.


RG konexioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko taulan, kable ardazkide mehearen kableri motaren hurbilketa bat besterik egin nahi izan dugu:

Kablea

Deskribapena

RG-58 /U

Kobrezko muina

RG-58 A/U

Pare kordatuko muina

RG-58 C/U

RG-58 A/U baina eskakizun militarrentzako

RG-59

Banda-zabalerako transmisioa (telebista bezalako seinalea)

RG-6

RG-59 baino diametro handiago eta maiztasun handiagoak onartzen ditu baina gainera, banda-zabalerako ere erabil daiteke

RG-62

ARCNET sareak


Kableak alderazteko taulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irizpideak

Pare kordatua

Banda zabaleko ardazkidea (mehea)

Banda zabaleko ardazkidea (lodia)

Zuntz optikoa

Banda-zabalera (0-N Hz)

Erdiko

Erdiko

Altu

Oso altua

Datu-transferentziaren fidagarritasuna

Baxu

Altu

Altu

Oso altua

Interferentzia probabilitatea

Altua

Erdiko

Baxu

Bat ere ez

Transmisioaren segurtasuna

Baxu

Baxu

Baxu

Altu

Luzera

Baxu

Erdiko

Altu

Oso altua

Instalazioa

Erraza

Erraza

Erdiko

Oso zaila

beste irizpideekin:

Irizpideak ''''

Pare kordatua (10BaseT)

Ardazkide mehea

(10Base2)

Ardazkide lodia

(10Base5)

Zuntz optikoa

Prezioa

Merkeena

Pare kordatua baino garestiagoa

Ardazkide mehea baino garestiagoa

Garestiena

Gehienezko luzera erabilgarria*

100* metro

185 metro

500 metro

2* kilometro

Transmisio-abiadura**

10-100 Mb/s

10-100 Mb/s

10-1000 Mb/s edo eghaigo

1-2Gb/s edo gehiago

Kablearen malgutasuna

Malguena

Pare kordatua baino malgutasun gutxiago

Pare kordatua baino malgutasun gutxiago

Ez malgua

Instalazioa

Oso erraza

Erraza

Erraza

Zaila

Interferentzien kontrako babesa

Txarra

Ona

Ona

Oso ona

Errepikagailuen arteko distantzia

2-10 km

1-10 km

1-10 km

10-100 km

Konektore mota

RJ-45 (ISO 8877)

BNC

AUI

SC, ST

Transmisioren segurtasuna

Gutxi

Gutxi

Gutxi

Asko

Erabilera nagusiak

Bulegoko ia sare guztietan (ethernet).

UTP: instalazio txikietan

STP: Token Ring sareko edozein tamainetan

Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan

Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan

Abiadura eta segurtasun handiko edozein motatako instalazioetan

* Teknologia aurreratzen doan heinean gehienezko luzera handitzen da.

** Kable batentzako transmisio-abiadurak ez daude hertsiki mugatuak. (hau da, abiadura muga gaindi daiteke)


Ze lekutarako erabilgarriak:


Kable mota

ERABILI

EZ ERABILI

Pare kordatua

Instalazio errazetan non ekipoen arteko konexioak errazak gertatzen diren

LAN sareak uhin elektromagnetikoen aurka babesa behar duenetan

Kable ardazkidea

Distantzia handiagoko transmisioak egiteko

Ekipoak lekuz maiz aldatzen direnetan

Zuntz optikoa

Datuak distantzia handietan, abiadura handiz eta modu seguruan bidali nahi direnean

Aurrekontu apala. Ez baduzu eskarmenturik honelako gailuak instalatzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]