Kablerik gabeko gailuen erradiazio eta osasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pertsona bat telefono mugikor baten bidez dei bat egiten.

Kablerik gabeko gailuek irratifrekuentzia erradiazioa (ingelesez, radiofrecuency, RF) igortzen dute; adibidez, telefono mugikorren antenek.

1996an Munduko Osasun Erakundeak EMF (Extremly Low Frequency Magnetic Fields) deitutako proiektu internazionala garatu zuen, 0 Hz-etik 300 GHz-era maiztasun tarteko erradiazioek osasunean izan ahal duten eraginen froga zientifikoak ezartzeko, maiztasun banda hau baita kablerik gabeko gailuek erabiltzen dutena. Lehen aipatutako proiektuak ondorioztatu zuen gailu hauetatik datorren erradiazioak ez duela inolako efektu txarrik osasunean.

Hala eta guztiz ere, oraindik antena telefonikoen instalazioen kontrako kanpainak egiten dira, mota askotako gaixotasunak eragin ditzaketela arrazoitzen.

Zerbitzu Mugikorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kablerik gabeko gailu hauek bi taldetan sailka daitezk: alde batetik, telefono mugikorrak; eta, beste aldetik, interneteko datu sareetan parte hartzen dutenak (routerrak, ordenagilu eramangarriak, etab).

Telefonia mugikorreko sareko zelulak.

Telefono mugikorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikor bat bere barneko antena batek transmititzen dituen irrati-uhinen bitartez konektatzen da telefonoen sarera. Telefono sarea zelula izeneko leku geografiko txikietan bananduta dago. Bertan dauden telefono guztiak zelula horretako antenarekin komunikatzen dira. Antena hauen potentzia 21 dBm-ko eta 33 dBm-ko tartekoa da.

Kablerik gabeko datu sareko gailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kablerik gabeko interneteko datu sareko gailu bat 27 dBm (0,5 W) izatera hel daiteke eta, beraz, telefono mugikorren antzeko erradiazioa igor dezakete.

Router bat.

Hala ere, kablerik gabeko routerrak (datu sare hauen sarbide puntuak) telefonoak baino urrunago egoten dira erabiltzaileen burutik. Honen ondorioz, gizakiak haien eraginez xurgatzen duen erradiazoa telefonoena baino askoz ere txikiagoa da. HPAren (Health Protection Agency) arabera, radio uhin kopuru bera jasotzen da urte bete egonez gero routerraz inguratutako leku batean eta 20 minutuko dei bat egitean. Hori dela eta telefono mugikorren erradiazioa gainontzeko gailuek igortzen duten erradiazioa baino arriskutsuagoa da.

Eragindako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuek uste dute telefono mugikorrek igortzen duten erradiazioak ondoko gaixotasunak eragin ditzakeela, baina ez daude zientifikoki frogatuta:

Burmuineko odolaren fluxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an ikerketa batek aztertu zuen telefono mugikorren erradiazioak burmuineko odolaren fluxuan izan dezakeen eragina. Ikerketak, baina, erakutsi zuen bien artean ez zegoela harremanik. [1][2]

Burmuineko minbizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da aurkitu inongo frogarik esateko mugikorren erabilerak burmuineko minbizia edo bestelako buruko minbizirik eragin dezakeela. Estatu Batuetako minbizi erakundearen hitzetan "Erradiofrekuentzia energiak, ionizatutako erradiazioa ez bezala, ez du kantzerra eragin dezakeen ADN kalterik eragiten".

2011n IARC[2], Munduko Osasun Erakundearen (WHO) lan talde batek, mugikorren erabilerak minbizia eragin zezakeela adierazi zuen[3]. Hala ere, azkenean haren hitzek eragin zuten erreakzioa ikustean, atzera pauso bat eman zuen esanez gizakietan oraindik ez dagoela frogatuta.

2018an Estatu Batuetako janari eta drogen administrazioak adierazi zuen "gaur egun jarri diren osasun mugak beharrezkoak baino 50 aldiz seguruagoak direla".[4][5]

Gizonezkoen ugalkortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espermatozoideak.

Gizonezkoen ugalkortasuna jaitsi egin da azken hamarkadetan [6][7][7], baina ezin izan da oraindik frogatu telefono mugikorren erradiazioaren eraginez izan denik. [8][9] Alde batetik, 2012an egin zen ikerketa baten arabera "RF-EMRak (Radio Frequency Electromagnetic Radiation) gizonezkoen espermatozoideen kopurua eta mugikortasuna murrizten ditu".[10] [11] Beste aldetik 2017an 153 gizonei Bostoneko ugalkortasun klinika batean egin zitzaien ikerketa batek ondorioztatu zuen telefono mugikorren erabilerak ez zuela inongo eraginik gizonen ugalkortasunean. [12]

Hipersentikortasun elektromagnetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikorren erabiltzaile batzuek adierazi dute gailu hauek erabili ondoren sintoma arraroak sentitzen dituztela. Hala ere, ikerketek oraindik ezin izan dituzte sintoma hauek mugikorren erabilerarekin lotu. Izan ere, hipersentikortasun magnetikoa gaur egun ez da diagnostiko mediko bat. [13]

Ondorioak haurrengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an ARPANSAk (Australian Radiation Protection and Nuclear Safety Agency) egindako adierazpenen arabera, ez dago froga nahikorik baieztatzeko mugikorren erabilerak haurrengan ondorio kaltegarriak izan ditzakeela.

Oinarri-estazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefonia zelularreko oinarri estazio bat.

Frantziak aholkatu dituen adituen arabera, mugikorren zelulen antenak bizileku batetik baino 100 m urrunago egotea derrigorrezkoa izan beharko litzateke.[14]Hala ere, gomendio hau 2003. urtean aldatu egin zen[15]. Aldaketak haur eskoletatik 100 m-ra kokatutako antenak hiriko paisaian egon behar liratekeela zioen.

Beste alde batetik, 2009an Agence française de sécurité sanitaire environnementalek adierazi zuen ez dagoela frogarik esateko oinarri estazioek osasunean denbora laburreko efektuak eragin ditzaketela; baina, hala ere, denbora luzeko efektuez oraindik galdera eta zalantza asko daudela.[16]

2010ean egin zen inguruneari buruzko ikerketa baten arabera, telefonia zelularreko oinarri estazioek ez dute denbora laburreko efektu txarrik sortzen osasunean, hala ere, froga zientifiko nahiko daude denbora luzeko efektuez arduratzeko. [17]

Segurtasun estandarrak eta lizentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarri estazioen inguruan bizi den biztanleria babesteko nahaian, gobernuak eta erakunde arautzaileak estandar seguruak garatu dituzte. Estandar ugari proposatu dira, baina ICNIRP (International Commission on Non-Ionizing Radiation Protection) da garrantzitsuena (80 herrialde baino gehiagok onartu dute).

Badaezpadako neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaezpadako printzipioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Osasun Erakundearen (World Health Organization) arabera, badaezpadako printzipioa zera da: kudeaketa politikak froga zientifiko gutxi dauden egoeretan aplikatzen duen printzipioa, potentzialki arrisku larriago bat saihesteko asmoarekin, ikerketa zientifikoen emaitzei itxaron gabe. Printzipio horren gomendio batzuk honako hauek dira: esku libre aukera erabiltzea, haurrei kablerik gabeko gailuen erabilera-denbora murriztea, erradiazio txikiagoa igortzen duten zelula telefonikoen instalazioa, etab.

Badaezpadako neurriak eta osasun oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austria, Alemania, Frantzia eta Suediako erradiazioko aholkularitzako agintariek hango biztanleriari neurri batzuk gomendatu dizkiote mugikorren erradizioarekiko esposizioa gutxitxeko asmoz:

  • Esku libre aukera erabiltzea.
  • Telefono mugikorrak gorputzetik urrun mantentzen saiatzea.
  • Kanpoko antenarik ez duen auto baten barruan telefono mugikorrik ez erabiltzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Cell Phones and Cancer Risk Fact Sheet - National Cancer Institute» www.cancer.gov 2019-01-14 (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  2. a b (Ingelesez) Kwon, Myoung Soo; Vorobyev, Victor; Kännälä, Sami; Laine, Matti; Rinne, Juha O.; Toivonen, Tommi; Johansson, Jarkko; Teräs, Mika et al.. (2012). «No effects of short-term GSM mobile phone radiation on cerebral blood flow measured using positron emission tomography» Bioelectromagnetics 33 (3): 247–256. doi:10.1002/bem.20702. ISSN 1521-186X. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  3. (Ingelesez) «Electromagnetic fields and public health: mobile phones» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  4. (Ingelesez) Grady, Denise. (2018-02-02). «Cancer Risk From Cellphone Radiation Is Small, Studies Show (Published 2018)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  5. (Ingelesez) Commissioner, Office of the. (2020-03-24). «Statement from Jeffrey Shuren, M.D., J.D., director of the FDA’s Center for Devices and Radiological Health on the recent National Toxicology Program draft report on radiofrequency energy exposure» FDA (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  6. (Ingelesez) McKie, Robin. (2017-07-29). «The infertility crisis is beyond doubt. Now scientists must find the cause» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  7. a b CNN, Susan Scutti. «Sperm counts of Western men plummeting, analysis finds» CNN (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  8. (Ingelesez) Kesari, Kavindra Kumar; Kumar, Sanjay; Behari, Jitendra. (2010-10). «Mobile phone usage and male infertility in Wistar rats» IJEB Vol.48(10) [October 2010] ISSN 0975-1009. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  9. (Ingelesez) Kk, Kesari; S, Kumar; J, Behari. (2010 Oct). «Mobile phone usage and male infertility in Wistar rats» Indian journal of experimental biology PMID 21299041. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  10. (Ingelesez) S, La Vignera; Ra, Condorelli; E, Vicari; R, D'Agata; Ae, Calogero. (2012-05). «Effects of the exposure to mobile phones on male reproduction: a review of the literature» Journal of andrology PMID 21799142. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  11. (Ingelesez) Agarwal, Ashok; Virk, Gurpriya; Ong, Chloe; Plessis, Stefan S. du. (2014-04). «Effect of Oxidative Stress on Male Reproduction» The World Journal of Men's Health 32 (1): 1. doi:10.5534/wjmh.2014.32.1.1. PMID 24872947. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  12. (Ingelesez) Lewis, Ryan C.; Mínguez-Alarcón, Lidia; Meeker, John D.; Williams, Paige L.; Mezei, Gabor; Ford, Jennifer B.; Hauser, Russ; Team, EARTH Study. (2017-01). «Self-reported mobile phone use and semen parameters among men from a fertility clinic» Reproductive toxicology (Elmsford, N.Y.) 67: 42. doi:10.1016/j.reprotox.2016.11.008. PMID 27838386. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  13. (Ingelesez) M, Röösli. (2008 Jun). «Radiofrequency electromagnetic field exposure and non-specific symptoms of ill health: a systematic review» Environmental research PMID 18359015. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  14. Téléphonie mobile et santé, Rapport à l'Agence Française de Sécurité Sanitaire Environnementale, 21 March 2003 at https://www.anses.fr/fr?pageid=712&parentid=424
  15. Téléphonie mobile et santé, Rapport du groupe d’experts, l'Agence Française de Sécurité Sanitaire Environnementale, April 2005 at https://www.anses.fr/fr?pageid=712&parentid=424
  16. "Radiofréquences : actualisation de l'expertise (2009)", l'Agence Française de Sécurité Sanitaire Environnementale, April 2005 at https://www.anses.fr/fr?pageid=712&parentid=424
  17. Pearce, J.M. (February 2020). "Limiting liability with positioning to minimize negative healtheffects of cellular phone towers". Environmental Research. 181: 108845.doi:10.1016/j.envres.2019.108845 (https://doi.org/10.1016%2Fj.envres.2019.108845).PMID 31791710 (https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/31791710).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kablerik gabeko gailuen erradiazio eta osasuna