Kadıköy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kadıköy (Kaltzedonia)

Izen ofiziala Kadıköy
Kaltzedonia (Χαλκηδών) Antzinako izena
Estatua TurkiaTurkia
Probintzia Istanbul probintzia
Koordenatuak

40°59′N 29°02′E / 40.983°N 29.033°E / 40.983; 29.033Koordenatuak: 40°59′N 29°02′E / 40.983°N 29.033°E / 40.983; 29.033

Istanbul location Kadıköy.svg

Eremua 41 km²
Biztanleria 553.670 bizt. (2008)
Dentsitatea 13.504,15 bizt./km²
Sorrera K. a. 685
http://www.kadikoy.bel.tr/

Kaltzedonia[1] (antzinako grezieraz Χαλκηδών, Khalkêdôn) Bitiniako greziar hiri bat zen, egun Kadıköy turkiar hiria. Bosforoaren ertzean kokatua, asiar aldean, antzinako Bizantzioren parean zegoen, egungo Istanbul

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria K. a. 685an sortu zuten Megarako kolonoek. Ondoren, Otanes satrapak bereganatu zuen, Dario I.aren espedizioaren ondoren esziten aurka. Kaltzedoniatik itsasoratu ziren Grezia inbaditzeko itsasontziak, Mediar Gerren garaian.

K. a. II. mendean, Bititianko Erresumaren agindupean ipini zen, baina erresuma osoa bezala, K. a. 74an Erromatar Inperioa izatera igaro zen.

Kaltzedonian izan zen 451n kristautasuneko laugarren kontzilio ekumenikoa, Kaltzedoniako kontzilioa. Apezpiku hiria izan zen.

Kosroes II.ak, sasanidarren erregeak, 602an hiria setiatu zuen, Maurizio I.a mendekatzeko asmoarekin. Horrela, hiria bereganatu eta Konstantinopolis mehatxatu zuen, Fokas enperadorearen agindupean zegoena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kadıköy Aldatu lotura Wikidatan