Muammar al Kadafi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kadafi» orritik birbideratua)
Artikulu hau Libiako agintari nagusiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaddafi (argipena)».
Muammar al Kadafi

(1970)
Afrikar Batasuneko presidente

2009ko otsailaren 2a - 2010eko urtarrilaren 31
Jakaya Mrisho Kikwete (en) Itzuli - Bingu wa Mutharika
Libiako lehen ministro

1970eko urtarrilaren 16a - 1972ko uztailaren 16a
Mahmud Sulayman al-Maghribi (en) Itzuli - Abdessalam Jalloud (en) Itzuli
Brotherly Leader and Guide of the Revolution (en) Itzuli

1969ko irailaren 1a - 2011ko abuztuaren 23a
← baliorik ez - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMuammar Muhammad Abu Minyar Gadafi
JaiotzaQasr Abu Hadi (en) Itzuli1942ko ekainaren 7a
Herrialdea Libia
Libiako Erresuma
Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia
HeriotzaSirte2011ko urriaren 20a (69 urte)
Hobiratze lekuaLibiako basamortua
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaTrantsiziozko Kontseilu Nazionala
Familia
AitaMohammed Abdus-Salam
AmaAisha Ben Niran
Ezkontidea(k)Fathia Nuri Khalid (en) Itzuli  (1969 -  1970)
Safia Farkash (en) Itzuli  (1970eko irailaren 10a -  2011)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBenghazi Military University Academy (en) Itzuli
Joint Services Command and Staff College (en) Itzuli
University of Libya (en) Itzuli
Fu Hsing Kang College, National Defense University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta ofizierra
Altuera185 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaPanarabismoa
anticolonialism (en) Itzuli
arabiar nazionalismoa
Hirugarren Teoria Unibertsala
Zerbitzu militarra
Adar militarraLibyan Army (en) Itzuli
Armed Forces of the Libyan Arab Jamahiriya (en) Itzuli
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakLibiako gerra zibila
Libia-Egipto gerra
Uganda–Tanzania War (en) Itzuli
Chadian–Libyan War (en) Itzuli
Liberiako Lehen Gerra Zibila
Toyoten Gerra
Kongoko Bigarren Gerra
Battle of Tripoli (en) Itzuli
Etiopiako Gerra Zibila
1969 Libyan coup d'état (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaQuranism (en) Itzuli
sunismoa
Alderdi politikoaLibyan Arab Socialist Union (en) Itzuli
Arabiar Batasun Sozialista

IMDB: nm0300490 Musicbrainz: 030c3aee-545f-4b9c-a89e-56a45592f900 Discogs: 2435558 Find a Grave: 78774264 Edit the value on Wikidata

Muammar al Kadafi[1] (arabieraz: عمر القذافي; transkripzioa: Mu‘ammar al-Qaḏḏāfī) (Sirte, Italiar Libia, 1942ko ekainaren 7a - Sirte, Libia, 2011ko urriaren 20a) 1969tik 2011 arte Libiako de factozko buruzagia izan zen. Herrialdeko agiri eta prentsa ofizialetan, Kadafi Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handiko Irailaren Leheneko Iraultzaren Gidaria edo Buruzagi anaia izendatzen zuten. Ofizialki ez zuen inongo kargurik, baina Iraultzako Gidaria zen prentsa agiri ofizialetan. Bere programa sozialistaren barruan 1970ean enpresa pribatu guztiak nazionalizatu zituen, lurra, petrolio enpresak eta bankuak barne. Libian negozio familiar txikiak baino ez zituen baimendu. Boterean izan zen 40 urtean zehar Hirugarren Mundua garatzeko sistema sozialistaren ideologia garatu zuen, Hirugarren Teoria Unibertsala eta Jamahiriya.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boterera oso gazte heldu zen, militar erreboltari gisa. Kadafiren politikak ezkertiar antikolonialistak eta antiokzidentalak ziren, eta aberastasunaren banaketaz hitz egiten zuen. Horregatik hainbatek "Arabiar Che Guevara" zela zioten. Gamal Abdel Nasser egiptoar liderraren ondorengoa izan nahi izan zuen, panarabismoa eta arabiar sozialismoa bultzatuz. 1972an eta 1977an arrakastarik gabe saiatu zen sobietarren aldeko Egipto, Sudan, Siria eta Irak Arabiar Errepubliken Federazioan elkartzen. Gainera saiakerak egin zituen Libia Tunisia, Aljeria, Maroko eta Txadekin fusionatzeko. Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren barnean Josip Broz Tito jugoslaviarraren eta Sri Pandit Jawaharlal Nehru indiarraren ondorengoa izan nahi zuen. Bere asmoa SESBeko komunismoa eta AEBetako kapitalismoarekin alineaturik ez zeuden Hirugarren Munduko herrialdetako liderra izatea zen.

Boterean zegoela bere alineazio geopolitikoa behin baino gehiagotan aldatu zuen. Bere agintaldiaren hasieran Frantziarekin harremana izan zuen, baina horren ondoren SESBekin alineatu zen. Hasiera batean panarabismoa bultzatu zuen, gero antikomunismoa, ondoren sobietak, panislamismoa, interbentzionismo belizista eta, azkenean, panafrikanismo bakezalea. Azken honetan Afrikar Batasunaren bultzatzaile nagusia izan zen. 1980ko hamarkadan hainbat saiakera egon ziren erditik kentzeko, batez ere Ameriketako Estatu Batuen eskutik. 1986an AEBk, Ronald Reagan buru zela, Tripoli bonbardatu zuen. Bonbardaketa honetan Jana izeneko neska hil zen. Kadafik neska hau bere alaba zela esan zuen, nahiz eta ondoren egindako ikerketek diote hil ondoren adoptatu zuela. Bestetik Kadafik 3.000 soldadu bidali zituen Ugandako Idi Amin babestera, Uganda-Tanzania gerraren barruan, 1970ko hamarkadan. 1970 eta 1980ko hamarkadetan Kadafik Txaden aurkako oldarraldi militarra egin zuen, Auzuko Zerrenda anexionatu zuen eta bertan zegoen uranioaren esplotazioa bultzatu. Hissène Habré Txadeko presidentea kendu nahi izan zuen Toyoten Gerraren bidez.

1990ko hamarkadatik 2000ko hamarkadara doan tartean beste herrialdetako talde armatuak babesteari utzi zion eta hainbat arma handi sortzeko programak eten. Horren ondorioz nazioarteko komunitateak berarekiko jarrera aldatu zuten eta Tripolira bisitak ohikoak bilakatu ziren. AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Italia edo Alemaniako liderrek Kadafiren jarrera berria bultzatu zuten. 2000tik aurrera kanpoko petrolio enpresen sarrera baimendu zuen.

2011n Libiako Gerra Zibila piztu zen, Arabiar Udaberria deitu den fenomenoaren barruan. NATOko kideek jarrera aldatu eta bere aurkako matxinada bultzatu zuten. Horren ondorioz 2011ko abuztuaren 23an matxinatuak bere jauregian sartu ziren eta bere aurkako bilaketa intentsiboan hasi.

2011ko urriaren 20an, Kadafi hilda erakusten zuten argazkiak zabaldu zituzten haren etsaiek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muammar al Kadafi idazkera aldezten du EIMAk, Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak lanean. Berria egunkarian Muammar Gaddafi darabilte gehienbat.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muammar al Kadafi Aldatu lotura Wikidatan