Kadashman-Enlil II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kadashman-Enlil II.a, Babiloniako kasitar dinastiako errege bat izan zen, K. a. 1263tik K. a. 1255 arte gobernatu zuena.

Kadashman-Turguren seme eta oinordekoa izan zen. Oso gazterik tronuratu zen, Hattusili III.a errege hititaren babesa jasoz, norekin, bere aitak, adiskidetasun hitzarmen bat sinatu zuen. Baina, zoritxarrez, harremanak hoztu egin ziren bere ministro ahaltsu Itti-Marduk-balaturen eraginagatik, hititak gorroto zituena. Hititar erregearen gutun batean, honek, mezularien bidalketaren etetea leporatzen dio, aramearren aurrekari izan ziren akhlamu gaizkileen erasoa aitzakia bezala jarrita hartu zuen erabakia.

Gainera, elkarren amankomuneko etsaiari erasotzeko esan zion, Asiriako erregeari, alegia, hau, Kadashman-Enlilek egin zuen ala ez ezagutzen ez delarik, ez baitago dokumentaziorik. Bai egin zuena, aldiz, Egiptorekin harreman diplomatikoak berrabiaraztea izan zen, bere aitak eten zituenak, Hattusiliren kexua piztu zuena.


Aurrekoa
Kadashman-Turgu
Babiloniako erregea
K. a. 1263-K. a. 1255
Ondorengoa
Kudur-Enlil