Kadesh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
K.a. 2000. urteko Siria; ezkerrean, Qadesh.

Kadesh edo Qadesh egungo Siriaren mendebaldeko antzinako hiria da, Orontes ibaiaren ertzean dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren lehenengo berriak antzinako Egiptokoak dira, Tutmosis III.ak (K.a. 1479-1426) Kadeshko printzeak gidatzen zuen siriarren matxinada bat garaitu zuenekoak. K.a. 1340 inguruan hititen mende geratu zen hiria, eta harrezkero Kadesh izan zen hedatzen ari ziren bi inperioen muga eta guda-lekua. Seti I.ak Egiptoko Inperiorako berreskuratu zuen, eta haren seme Ramses II.a han borrokatu zen Muwatallis II.a hititarekin K.a. 1275ean. Guduaren ondorioz, bi erregeek elkarri ez erasotzeko itun bat izenpetu zuten; ezagutzen den lehen nazioarteko ituna da. Itsasoko Herrien inbasioaren ondoren (1185 inguruan), hiria suntsitua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kadesh

Koordenatuak: 34° 35′ N, 36° 31′ E / 34.583°N,36.517°E / 34.583; 36.517