Kaesong Eskualde Industriala
Kaesong Eskualde Industriala 개성공업지구 | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Ipar Koreako probintzia | Ipar Hwanghae |
Special-level city in North Korea | Kaesong |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°55′48″N 126°37′30″E / 37.93°N 126.625°E37°55′48″N 126°37′30″E / 37.93°N 126.625°E |
![]() | |
Azalera | 66 km² |
Demografia | |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Kaesong Eskualde Industriala (koreeraz: 개성공업지구, Kaesŏng Kongŏp Chigu) Ipar Koreako hiru eskualde administratibo berezietako bat da. Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Hego Koreako mugan, Kaesong hiritik 10 kilometro hego-ekialdera, eta Seuletik 50 kilometro ipar-mendebaldera. Aipagarria da bertako korearteko industria gunea, bi Koreen arteko lankidetzaz eraikia, 66 kilometro koadroko eremua hartzen duena. 2012an 123 hegokorear enpresa zeuden Kaesongen, Ipar Koreako 50.000 pertsonari lana ematen zietenak.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Le complexe intercoréen de Gaeseong fête ses neuf ans. world.kbs.co.kr (Noiz kontsultatua: 2018-4-27).