Kafearen historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Palestinar emakume bi kafea ehotzen, 1905.

Kafearen historia Afrikan hasi zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikatik Asia eta Europara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etiopian kontsumitzen hasi ziren eta handik mundu islamikora zabaldu zen. XV. mende erdialdean Yemenen sartu zen eta 1510erako Kairon eta Mekan hedatuta zegoen. Europar bidaiariei deigarri gertatu zitzaien gero eta gehiago kontsumitzen zen edabe bizigarria, eta XVII. mende hasieran etxera eramaten hasi ziren. Baina musulman fedegabeengandik jasotako produktuak Aita Santuaren oniritzia behar zuen; Klemente VIII.ak 1605ean dastatu zuen kafea eta, efektuak aztertu ondoren, edateko baimena eman zien eliztarrei[1].

Kafea Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1650ean, Oxforden (Ingalaterra), ekialdetik zetorren edabea Europa mendebaldean sartzen hasia zen; Vienan lehen kafetegiak zabaldu zituzten urte batzuk lehenago eta Ingalaterrako unibertsitate nagusietakoa zuen hiriak ez zuen atzean geratu nahi. Kafetegi berriak, ordea, eztabaida piztu zuen. Adimenarentzat ona ote zen galdetzen zuten, Baiezkoak berehala irabazi zuen eta XVII. eta XVIII. mendeetan kafea Europa ilustratuaren edari kuttun bilakatu zen[1].

Kafearen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kafetegiek jendarteko esparru berria sortu zuten, orotariko berrikuntzak eztabaidatu eta hedatzeko foroa. Tom Standage historialariaren esanetan: “Kafetegiak auto-hezkuntzarako, hausnarketa literario eta filosofikorako, merkatal berrikuntzarako eta, sarritan, asaldura politikorako guneak ziren. Kolektiboki, Europako kafetegiak Arrazoiaren Aroko Internet izan ziren”[1].

Kafearen eraginpean, Diderot eta D’Alembertek Entziklopediako sarrerak prestatu zituzten, Isaac Newtonek grabitateaz hausnartu zuen eta, nola ez, politikaz luze eztabaidatu zen. 1789ko uztailaren 12an Parisko Café de Foyn Camille Desmoulins abokatua jendetza adoretzen hasi zen, “armetara, herritarrok!” oihukatuz. Frantziako Iraultza orduan hasi zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Nagore Irazustabarrena, «Iraultza kafeinatuak», Argia, 2008-10-19, CC-BY-SA lizentzia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]