Kafeina
Jump to navigation
Jump to search
Kafeina xantinen taldeko alkaloidea da, kafe-landarearen hazitik eta tearen hostoetatik ateratzen dena.
Gai pizgarria da, nerbio sistemari eragiten dio batez ere; lorik eza eta urduritasuna sortzen du, eta bihotzaren erritmoa bizkortzen, baina ez da toxikoa. Aspirina, kodeina edo fenazetinarekin batera hartuta analgesikoa da. Diuretiko gisa erabiltzen da, giltzurrunetako odol hodiak zabaltzen dituelako, eta burukomin mota batzuk kentzeko gaitasuna ere badu. Kafeinaren izen zientifikoa 1,3,7-trimetilxantina (C8H10N4O2) da. 235 °C-tan urtzen da, eta 176 °C-tan irakiten du. Ez du usainik eta zaporea garratza du.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |