Edukira joan

Kaio (aita santua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaio (aita santua)


28. Aita santu

283ko abenduaren 17a - 296ko apirilaren 22a
Eutikiano - Martzelino
Bizitza
JaiotzaSalona eta Dalmatia (en) Itzuli, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 296ko apirilaren 22a ( urte)
Hobiratze lekuaSan Kalistoren katakonbak
Familia
Haurrideak
Familia
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Apirilaren 22a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 16065640 Edit the value on Wikidata

Kaio[1] (Salona, ?-Erroma, 296ko apirilak 22) Eliza Katolikoko 28. aita santua izan zen 283 eta 296 bitartean.

Diokleziano erromatar enperadorearen iloba, senidetasun harreman horrek Erromara enperadorearen babespean joatea ahalbidetu zion; hor, tradizioak dioenez, anaia San Gabino eta haren emazte Santa Susana erromatar birjinarenaren ondoan zegoen etxe batean bizi izan zen.

Bere aitasantualdia jazarpenik gabeko garai batean izan zela profitatuz, Kaiok bere ahaleginak Elizaren erakundeak zehazten eman zituen, eta horrela, Alexandria eta Antiokiako eskolak bultzatu zituen. Era berean, ostiario, irakurle, akolito, exorzista, azpidiakono, diakono eta apaiz mailak gainditu gabe inor ezin zela apezpiku izan ezarri zuen.

Kristauek jasandako azken jazarpenaren aurretik hil zen. San Kaio martiri hil ez zen arren, badirudi etsaitasun larriak jasan zituela erromatar ofizialen partetik, ziur aski enperadorearekin zuen senidetasun harremanaren ondorioz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Eutikiano
Aita Santua
283-296
Ondorengoa
Martzelino
Biografia
Kroazia
Artikulu hau Kroaziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.