Edukira joan

Kaiserschmarrn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaiserschmarrn
Schmarrn (en) Itzuli eta opil txiki
Osagaiakarrautza, irina, esnea eta azukrea
Historia
JatorriaAustria
Honen izena duFrantzisko Josef I.a Austriakoa

Kaiserschmarrn Austriako azkenburuko ezagunenetako bat da[1]. Gaur egun Austria-Hungariako Inperioa osatu zuten lurralde guztietan jaten da. Karamelizatutako opil txiki gozoak dira.

Kaiserschmarrn izenak "enperadorearen zatiak" esan nahi du eta Frantzisko Josef I.a Austriakoaren omenez jarri zitzaion izena, hark gosaritan hartzea gustuko baitzuen.[2]

Hungarian császármorzsa edo smarni esate zaio[3], Txekian (Císařský) trhanec edo kajzršmorn eta Eslovakian Cisársky trhanec.

Irina, arrautzak, azukrea, gatza eta esnearekin orea egiten da eta gurinetan frijitzen da. Normalean arrautzaren gorringoa eta zuringoa bereizi egiten da gorringoa nahasten da irinarekin.

Batzuetan fruitak gehitzen zaizkio, fruitu lehorrak, fruitu gorriak, aranak, sagar marmelada, sagar zatitxoak, mahaspasak edota arbendol xerrak. Hauek ordea ez dira jatorrizko errezetan agertzen, gerora egindako aldaketak dira.[4]

Azkenik sardeska erabiliz zatitu egiten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Comer Kaiserschmarren en refugios de montaña» www.austria.info (kontsulta data: 2025-04-22).
  2. (Ingelesez) Meehan, Monica; Baich, Maria von. (2011). Tante Hertha's Viennese Kitchen: A Book of Family Recipes. New Holland ISBN 978-1-84773-726-7. (kontsulta data: 2025-04-22).
  3. (Hungarieraz) «smarni | Magyar etimológiai szótár | Kézikönyvtár» www.arcanum.com (kontsulta data: 2025-04-22).
  4. (Gaztelaniaz) Benayoun, Mike. (2019-01-17). «Kaiserschmarrn» 196 flavors (kontsulta data: 2025-04-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]