Kakahuete-gurin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kakahuete-gurin
PeanutButter.jpg
Osagaiak
peanuta Itzuli

Kakahuete-gurina kakahuete erretxigortuz eginiriko eta gehienetan gatzatu edo gozotutako ore itxurako elikagai bat da. AEBetako gastronomiako osagai ezagun eta hedatuenetako bat da, gaur egun supermerkatu edo janaridendetan salgai egoten da edota etxean egin ohi da. Herrialde honetan herri kulturan duen ospea handiaren ondorioz, urtero urtarrilaren 24ean, Kakahuete-gurinaren Eguna ospatu ohi da.

Jada maiek eta aztekek jaten zuten elikagaia izan arren, 1884an Marcellus Gilmore Edson ingeles-kanadarra izan zen bere ekoizpena patentatu zuen lehenbizikoa. John Harvey Kellogg gosari zerealgile ospetsuak ere bere hedapenari bultzada handia eman zion.

AEBetaz gain, eta batez ere estatubatuar kulturaren eraginaren ondorioz, beste herrialde batzuetara ere hedatu den elikagaia da, tartean Australia, Erresuma Batua, Kanada, Dominikar Errepublika, Filipinak, Japonia, Papua Ginea Berria, Zeelanda Berria eta Herbehereak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kakahuete-gurin Aldatu lotura Wikidatan