Edukira joan

Kako eta begizta itxiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kakoak
Begiztak

Kako eta begizta itxiera edo belkroa[oh 1] bi zinta linealez osatzen den sistema da. Zinta horietako baten alde batek kako txikiak ditu, eta besteak, berriz, begiztak buklean, nolabait esateko, iletsuak direnak. Bi tirak bat egiten direnean, kakoak begiztekin lotzen dira erabiltzaileak nahi duen arte, hau da lotura tenporala da, aska daitekeena. Askatu nahi denean, zinta batetik tira egiten da eta soinu berezi bat ateratzen du itxierak.

Kako eta begizta itxierak erresistentzia maila desberdinekin ekoizten dira eta Velcro da fabrikatzaile nagusia. Belkroa lotura-sistema malgua da, bereziki arropetan erabiltzen dena eta elkarri ondo itsasten diren irazki desberdineko bi ehun-zuntzez osatua[1]. Izena frantsesezko velours (belusa) eta crochet (kakoa) hitzen lotura da. Velcro marka erregistratua da.

Materiala 1948an Georges de Mestral ingeniari suitzarrrak asmatu eta handik aurrera ezagutarazi eta jantzi askok erabiltzen dute.

Kako eta begizta itxiera daukan oinetakoa

Bere erabileraren erraztasunari esker, kako eta begizta itxierak aldi baterako lotura bat egin nahi den kasu askotan erabili izan da sektore desberdinetan. Ohikoak dira arropan bereziki, non botoi eta kremaileren ordez, eta zapatak ixteko ere erabiltzen da, normalean lokarriak lotzen ikasi ez duten umeentzat egindakoetan. Itxitura mota hau adaptatutako arropan ere erabiltzen da, elbarritasun fisikoak dituzten pertsonentzat, adineko jendearentzat edo gaixoentzat, janzteko zailtasunak izan baititzakete beste mota bateko itxiturak manipulatzerako garaian.

Kako eta begizta itxierak giza bihotz bat bihotz artifizial bati lotuta mantendu zuten lehenengo bihotz kirurgian. Zentral nuklearretan eta tanke militarretan ere erabiltzen dira linternak paretetara itsatsita mantentzeko. Autoetan estaldurak, alfonbrak eta bozgorailuen tapak elkartzeko erabiltzen dira. Etxeko ingurunean gortinak, alfonbrak eta tapizeria moldatzeko edo bere lekuan mantentzeko erabiltzen da[2]. Horrez gain, motxilak, agendak edo poltsak lotzeko erabiltzen da, poltsikoak isteko edo haurtxoen arropetan. Elementu garrantzitsua dira kirolen alorrean ere, tag rugby-an edo surfean, adibidez.

Kakoak gertutik ikusita

NASAk askotan erabiltzen ditu kako eta begizta itxierak. Espazio transbordadore bakoitzak tefloizko bukle zintaz, poliesterrezko kakoz eta kristalezko errefortzuz osatutako fijazio berezi baten 254 metro izaten ditu. Kontaktuzko itxierak asko erabiltzen dira astronauta trajeetan zein ekipoa eusteko. Grabitaterik gabeko edo ia grabitaterik ez dagoen egoeretan objektuak aldi baterako eusteko erabiltzen dira, flotatzen joan ez daitezen. Astronauten kaskoen barnean partxe gisa erabiltzen dira sudurrean azkura egin ahal izan dezaten[3]. Jateko garaian, astronautek erretiluak izterren gainean eutsi ahal izateko ere erabiltzen da[4].

Estatu Batuetako armadak kako eta begizta itxierak erabiltzen ditu uniformeetan izenak, intsigniak, poltsikoak, etiketak, errekonozimendu dispositiboak eta abar ipini ahal izateko.

Abantaila eta desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontaktuzko itxierak erabiltzeko errazak eta seguruak dira, gainera, ez dute mantenimendurik behar. Desabantaila bakarra itsaskortasuna murriztu egiten dela da, aldi askotan banandu eta batu egiten badira. Bi tirak banantzerakoan egiten den soinuak karteristen aurka lagun dezake.

Itsaskortasunaren beste desabantaila batzuk ileak eta hautsa bezalako elementuak hartzen dituztela da denbora bat igaro ondoren. Kako eta begizta itxierak apurtu egin daitezke luzaz erabiliz gero. Bestalde, kakoak arropara itsatsi daitezke eta arropan markak utzi ditzake kakoa kentzen saiatzean. Aurrez aipatutako soinua desegokia izan daiteke zenbait kontextutan. Esate baterako, ezkutatuta dagoen soldadu batek ez luke bere etsaiaren atentzioa deitu nahi poltsiko bat irekitzean. Horrez gain, hezetasuna xurgatzen dute, beraz, denborarekin usaina har dezakete.

Ehunek produktu kimikoak edo konposatuak izan ditzakete, hala nola, tinteak, alergiak eragin ditzaketeenak pertsonengan. Produktu batzuk Oeko-tex zertifikatuaren estandarrak ezartzen dituen mugen arabera probatu dira, ehunen konposatu kimikoen kantitateari neurri jakin bat jartzen diona segurtasun ekologikoagatik.

  1. Velcro marka erregistratua da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. Strauss, Steven D.. (2002). The big idea : how business innovators get great ideas to market. Dearborn Trade Pub ISBN 0-585-42785-2. PMC 50851032. (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
  3. Schwarcz, Joe. (2003). Dr. Joe and what you didn't know. ECW Press ISBN 1-55022-577-4. PMC 52071155. (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
  4. Jones, Thomas D.. (2002). The complete idiot's guide to NASA. Alpha Books ISBN 0-02-864282-1. PMC 49725081. (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]