Kakumeiki Valvrave
Kakumeiki Valvrave | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Atalak | 24 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | mecha (en) ![]() |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Makoto Ishiwata (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
valvrave.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Kakumeiki Valvrave (japonieraz: 革命機ヴァルヴレイヴ Kakumeiki Varuvureivu , euskaraz: «Makina Iraultzaile Valvrave») , Valvrave The Liberator bezala ere ezaguna, mecha generoko anime serie bat da, Sunrisek ekoiztua. Kō Matsuo izan du zuzendari, eta Ichirō Ōkouchi, berriz, gidoilari, lehenago Code Geass idatzi eta Angelic Layer animearen egokitzapena egin zuena. Telesaila 2013ko apirilaren 12an estreinatu zen lehen aldiz. 12 ataleko bi denboralditan dago banatua.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioa etorkizunean kokatzen da, egutegi errealeko 71. urtean (真 Shinreki ?). Etorkizun horretan gizakien %70a Lurretik eguzki-sistemako beste planeta batzuetara edota Eguzkiaren inguruan sorturiko Dyson sphere plataformara atzerriratu dira. Gizateria bi superpotentziatan banatua dago: Dorushia (FMD) (ドルシア軍事盟約Dorushia Gunji Meiyaku Renpo ?) eta Eraztun Atlantikoko Estatu Batuak (ARUS) (环大西洋 Kan Taiseiyō Gasshūkoku ?). Bi herrialde horien artean ekonomikoki oparoa den JIOR (Jiōru ?) izeneko herria dago. Urte hartan, JIOR herriak eraikitako Dyson spherea Dorushiako indar armatuek inbaditua izan da. Haruto Tokishimak, “77. Moduluko” Sakimori eskolako ikasleak, Valvrave (ヴァルヴ Varuvureivu ?) izeneko mekanismo robotiko misteriotsu zein ahaltsu bat aurkitu du inbasioa gertatzen ari dela. Honetaz baliatuz, modulua Dorushiagandik babestuko du JIORren inbasioa burutu bitartean.
Inbasioari aurre egin eta gero, Dorushia eta ARUS kosta ala kosta Valvrave eskuratu nahian dabiltzala ohartuko dira JIORreko biztanleak. Horretarako 77. Modulua sakrifikatu behar badute ere. Hori dela eta, Sakimori eskolak 77. Modulua estatu independente aldarrikatuko du eta JIORreko lurraldetik alde egingo dute. Beranduago Valvrave unitate gehiago aurkituko dituzte. Hauek beste kide batzuek eskuratu dituzte eta Harutorekin bat egingo dute lurralde berria babesteko.
Valvrave Unitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seriean 6 unitatek parte hartzen dute:
RM-011 Valvrave I Hito
Animean agertuko den lehenengo unitatea, gorri kolorekoa eta Haruto Tokishimak zuzendua.
RM-031 Valvrave III Hikaminari
Hori koloreko unitatea, Raizo Yamadak gidatua eta Nobu Lightning ezizenaz ezaguna.
RM-047 Valvrave IV Hinowa
Berde koloreko unitatea, Saki Rukinok zuzendua eta Carmilla izengoitia duena.
RM-056 V Valvrave Hiuchiba
Inuzuka Kyumak gidatutakoa, urdin kolorekoa eta ezkutua darama.
RM-069 Valvrave VI Hiasobi
Anil kolorekoa eta Akira Renbokojik zuzendutakoa.
RM-020 [FREEZE] Valvrave II
Bukatu gabeko unitateak, Cain bideratutakoak.