Edukira joan

Kala (landarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kala (landarea)
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
FamiliaAraceae
GeneroaZantedeschia
Espeziea Zantedeschia aethiopica
(L.) Spreng., 1826
BasionimoaCalla aethiopica
Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kala».

Kala (Zantedeschia aethiopica) arazeoen familiako belar landare erraboilduna da, Lesothon, Hegoafrikan eta Swazilandian jatorria duena.[1]

Oso zurtoin laburra, hosto zabal luzeak eta erorkorrak, eta gider luzeko lorea, lore-hosto bakarrekoa eta kono itxurakoa izaten dute. Hosto berde ilunak, luze zabalak eta lore zuria ditu eta metro bete inguru luzea da.[2]

Espezie belarkara iraunkorra, 30 eta 100 cm arteko altuerakoa. Errizoma luzanga eta lodia du, eta 15 zentimetrora arteko sustraiak ditu. Kolore berde distiratsuko hosto basal ugari sortzen ditu, sagitatuak eta txorten luzedunak. Infloreszentzia tenteak espadize-ak esaten zaie, 4-18 cm arteko luzera izan dezakete eta espata zuri eta kanpai-formako batez (braktea aldatua) inguratuta daude. Barietateetan kolore askotakoak izan daitezke. Monoikoa denez, bi sexuetako lore ñimiñoak landare berean daude; espata bakoitzean emeak arren azpian kokatzen dira, antera horiak osatzen dituztelarik. [3] Jatorriz afrikarra da, bereziki Afrika hegoaldekoa.

Banaketa eta habitata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau jatorriz Afrikakoa da. Naturalizatu egin da, eta klima bero edo tropikaleko munduko beste leku askotan ere landatzen da, non espezie toxiko gisa sailkatu den, bai gizakientzat, bai abereentzat, eta baita sastraka gisa ere. ([4]

Nahiago izaten ditu ur ugariko eremu heze eta itzaltsuak.

Ezpatak

Erabilerak eta laborantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare apaingarri gisa edo bere ezpata zuri ikusgarriengatik moztutako lorerako.

Zenbait ikerketa zientifikoren arabera, erabilgarria izan daiteke hondakin-urak garbitzeko, algen ugaltzea saihestuz. [5]

Jatorri tropikalekoa den arren, hotzarekiko nahiko erresistentea da. Kanpoaldean, itzalean edo erdi itzalean landatzen da, lur heze eta emankorretan, edo landare erdi-urtar gisa.

Landare osoa toxikoa da. Printzipio aktibo gisa kaltzio oxalatozko kristalak ditu. Izerdia oso narritagarria da. Zeinu klinikoak lokalak zein orokorrak dira. Lokalen artean (kontaktu zuzenaren bidez), azala, ezpainak eta ahoko mukosa narritatzen ditu. Arazo orokorren artean gastroenteritisa eta beherakoa daude. [6]

Galizian, bere lorea asko erabiltzen da maiatzeko jaialdian, beraz, udaberriarekin lotzen da.

“Ur-lilia” sinbolo politiko gisa erabili dute Ipar Irlandako nazionalista errepublikanoek, independentzia lortzeko edota probintzia Irlandako Errepublikan sartzeko asmoetan. Etiopiako lore nazionala da.

Latinoamerikan hilerriei lotutako lorea da, beste lore batzuekin batera hildakoen egunean hilobiak apaintzeko erabiltzen baita. [7]

Espeziea, hasiera batean, Carlos Linneok Calla aethiopica bezala deskribatu zuen eta Species Plantarum 2: 968-n argitaratu zuen, 1573an; gaur egun, sinonimo bat eta honen basonimoa da. Ondoren, Kurt Polycard Joachim Sprengel-ek Zatedeschia generora transferitu zuen Systema Vegetabilium-en, 1826an. [8][9]

aethiopica: Etiopian duen kokapenari buruzko epiteto geografikoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Germplasm Resources Information Network: Zantedeschia aethiopica
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Flora Ibérica. .
  4. (Ingelesez) «Weeds Australia - Weed identification». 2008ko apirilean 16an jatorrizkoti artxibatua. 2016ko ekainaren 6an kontsultatua..
  5. (Ingelesez) «Kew Royal Botanic Gardens». 2016ko azaroaren 26an jatorrizkotik artxibatua. 2016ko ekainaren 6an kontsultatua..
  6. (Gaztelaniaz) «Una florida tradición | elsalvador.com». elsalvador.com. 2016ko azaroaren 2a. 2017ko apirilaren 4an kontsultatua..
  7. (Gaztelaniaz) «Una florida tradición | elsalvador.com». elsalvador.com. 2016ko azaroaren 2a. 2017ko apirilaren 4an kontsultatua..
  8. (Ingelesez) «Calla aethiopica».. Tropicos.org. Missouri Botanical Garden. 2023ko abuztuaren 12an kontsultatua..
  9. (Ingelesez) «Zantedeschia aethiopica».. Tropicos.org. Missouri Botanical Garden. 2014ko uztailaren 7an kontsultatua..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]