Kalahari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kalahari
Kalahari Desert
Kalahari E02 00.jpg
Kalahari Namibian
Kalahari non dagoen adierazten duen Afrika-ko/-go/-eko mapa
Kalahari
Eskualdea  Botswana
 Namibia
 Hegoafrika
Koordenatuak 23°S 22°E / 23°S 22°E / -23; 22Koordenatuak: 23°S 22°E / 23°S 22°E / -23; 22
Azalera 930.000 km²
Luzera 4.000 km
Punturik garaiena Brandberg mendia (2.610 m.)
Tenperatura gorena 69 ºC
Prezipitazioa 175-250 mm/urte
Baliabideak Uranio, diamanteak

Kalahari[1] Afrikako hegoaldean dagoen basamortua da. Bere 900.000 km² azalera ia Botswana osoan eta zenbait Namibiako eta Hegoafrikako aldetan hedatzen da. Lurralde erdi-aridoa izanda baditu zenbait animalia eta landare. Inguruko eskualdea Kalahariko arroa du izena eta bere 2,5 milioi km² basamortuan ez ezik Angolara, Zambiara eta Zimbabwera ere hedatzen da. Eskualdeko ibai iraunkor bakarra Okavango da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keir hitza tswanaz "egarmina" esan nahi du, hori dela eta Khalagari, Kgalagadi edo Kalagare "urik gabeko lekua" esan nahi dute.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalahari ez da benetako basamortua. Zenbait alditan urtero 250 mm euri dituzte eta landaretza nahikoa; benetako basamortu aridoa hego-mendebaldean dago (urtero 175 mm baino gutxiago). Udako tenperaturak Kalaharin 20 °C gradutik 69 °C gradura doaz.

Meak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdean harea, ikatz, kobre, nikel eta uranioko biltegiak daude. Munduko diamante-meategirik handiena Botswanako Orapan dago, ipar-ekialdeko Kalaharin. Hegoafrikako Pomfreten, berriz, asbesto du.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertoko jatorrizko biztanleak san herria edo boskimanoak dira.

Kalahari pelikuletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalahari Aldatu lotura Wikidatan