Edukira joan

Kalarippayatt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urumiaren erabilera Gangadharan Gurukkalek erakutsia, Perambran, Kozhikoden

Kalarippayatta edo kalaripayattua (malabareraz, കളരിപ്പയറ്റ്, /kaɭaɾipːajatːɨ̆/) Hegoaldeko Indiako Kerala eta Tamil Nadutiko —historiari dagokionez, eskualde bera da— arte martzial bat da. Malabareraz "ariketak egiteko lekua" esan nahi du, kalari (കളരി, "tokia", "foroa", "elkarrizketarako lekua"), eta payatt (പയററ്), payattuka hitzetik datorrena eta "borrokatu", "gogor ahalegindu" esan nahi duena). Varma Kalai-arekin batera —Tamil Nadu ondoko estatuan jatorria du—, ezagutzen den teknika martzial eta mediku zaharrenetako bat izan liteke. Kalarippayatteko guruak (gurukkal esaten zaie) gerlariak eta medikuak dira, ustez hiltzen duten teknikakdakizkitelako, baita zaintzen sendatzen dutenak ere.

Kathakaliko dantzariek ere beren artea kalari izeneko espazio dedikatu batean egiten dute, eta haien entrenamenduak ariketak kalarippayattetik hartu ditu, hala nola hanka-jaurtiketa lau motak (kalugal) baina baita ayurvedari —sanskritozko veda, "jakinduria" eta ayur, "bizitza"— lotutako masaje-teknikak ere, egun funtsean batez ere Keralan praktikatzen den medikuntza tradizionala.

Arte martzialen arbasoa?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rig-Vedan borroka bat aipatzen da, Indrak bere aurkariaren puntu bitalei eraso egiteko darabiltzana. Hori izan liteke kalarippayattetik gertu dagoen arte martzial baten lehen aipamena. Tradizio erlijioso hinduistari lotuta, kondaira batek dio Asiako arte martzialen jatorrian izan litekeela, Bodhidharma printzearen bidez, Kottayam-dik gertu (Keralan) lehen kalarippayatt eskola sortu omen zuena eta, ondoren, Txinara joan omen zena, han Shaolin monasterioan kung-fu bilakatu denaren eskola bat sortzeko.

Diziplinari buruzko lehen testu ezagunak K.a. II. mendeko palmondo-hostoetan egindako inskripzioak dira.

Erreferentzia anitz ditu:

  • Dravidiarrak: Indiako antzinako kultura, animalien, oinarrizkoaren, landareen munduari buruzko jakinduriaz.
  • Budistak, bortizkeriarik ezaren tradizioarekin, gorputz energetikoaren zientziarekin (marma, nadi, txakra)
  • Ariarrak, menperatzeko eta konkistatzeko teknika holistikoekin (dhanurveda).

Kalarippayattaren antzinako formak XII. mendean arautu ziren.

Batez ere Indiako hegoaldeko historiarekin lotuta, diziplinak urrezko aroa izan zuen XV. eta XVII. mendeen artean. Garai haretan, kalaripayatta keralar gizartearen erakundeetako zutabea zen. Naiar gerlariak ordena sozialaren bermatzaileak ziren. Malabarko kostaldea, artean, merkataritza truke ugariren lekua zen Ekialde Urrunarekin eta Mendebaldearekin. Portugaldar bidaiarien idatzietan jaso zenez, Malabar kostaldeak munduko seguruenak ziren: ordena nagusi zen eguneroko bizitzan, eta inguruko erresumen arteko gatazkak gerlari onenen arteko banakako eta hil arteko borrokan konpontzen ziren.

XVII. mendearen amaieran, Ingalaterrako koroak hartu zuen eskualdearen gaineko boterea. Kalarippayatta debekatu zuen, armak miatu eta suntsitu zituen... Nagusiak zelatatzen dituzte... Hala ere, batzuek ezkuituan irakasten segituko zuten; horri esker, kalarippayattak iraun zuen 1947 arte, birkonkistatutako independentziara arte.

Kalarippayattua Anil Machado-ren ahaleginari esker zabaldu zen Europan, eta Shiva Rheak Amerikan gauza bera egin zuen: Europako eta Amerikako maisu nagusiak dira.

Kalarippayatta kalarian egiten da, 14 x 7 metroko areto batean, batzuetan lurpean. Animalien izenak daramatzaten posizio oso baxuak ditu ezaugarri, baita jauzi oso altu ugari ere. Bi estilo ditu, thekkan ("hegoaldekoa") eta vadakkana ("iparraldekoa"), Hanuman kalari (ia ezezaguna) ere badago. Lehen bi estiloetan, hamar bat arma irakasten dira oraindik, garai batean hemezortzi baziren ere. Bertako tradizioan, urte batzuk behar ziren arma bakarra menderatzeko.

à gauche, une femme sur une jambe croise les bras devant son torse ; à gauche, un homme saute en rapprochant ses mains de ses pieds
Oilarraren jarrera

Praktikan, lau maila daude:

  • meythari:

lurzoruaren mailan zein jauzietan oreka menderatzeko ariketak egitea, borrokan kontzentrazioa egitea, malgutasuna eta indarra garatzea.

  • kolthari:

ikasleak aurrera egin ahala, zurezko arma gero eta motzagoen praktika. Kettukari edo vaddi (5 oineko luzerako makila), mutxan (2 oineko luzerako makila: mutur baten lodiera 3 cm inguruko diametrokoa da eta bestea, 1,5 cm inguruko diametrokoa), otta (60 cm-tik beherako luzera duen makila kurbatua). Urrats hori kalaripayattaren gramatikatzat hartzen da. Arma hori arte martzial hartako arriskutsuena eta entzutetsuena da, eraso-puntuak aurkariaren bizi-puntuak baino ez direlako, gadai (Hanumanen borra), marma vadi, etab.

dessin de 5 armes
Metalezko armak
  • ankathari:

metalezko armak erabiliz praktikatzen da, aurrena, arma beraren aurka borrokatuz eta gero, beste arma baten aurka. Hasteko, daga edo kadaria (bi ahoko labana kurbatua), vaal-keddayam (bi ahoko ezpata eta ezkutua), khathi (sastakaia), uroumi (bi ahoko ezpata malgua) erabiltzen dira, oso arma arriskutsua dena, eta erabiltzailearentzat hilgarria ere izan daitekeena oharkabeko une batean, eta, azkenik, bi ahoko lantza.

combat de deux hommes
Borroka esku hutsik
  • verumkai:

esku huskako autodefentsa praktikatzea, bizi-puntuak ezagutzea eta baita arma handien aurkako arma txikiak ere.

Praktikatzaile zaharrenek, beraz, anitz bizi-punturen berri dute, aurkariari kalte egiteko baina baita sendatzeko ere erabil ditzaketenak. Hala, maisuak sendagile aiurvedikoak ere izaten dira, beren ezagutzak pazienteak artatzeko baliatzen dituzten terapeutak.

Borroka-arte dravidiarren bizi-puntuak borroka-arte guztietan oso ezagunak diren gorputz-eremuak dira, hala nola garondoa, kokotsa, lokiak, zenbait orno, bularrezurra, urdaila, sudurraren oinarria, artikulazioak, etab.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Tiego Bindra, Le Kalaripayat. L'Ancêtre de tous les arts martiaux d'Asie, Belles-Lettres, Paris, 2005 (ISBN 2-251-72004-9)
  • Patrick Denaud, Kalaripayat. Ingelesera eta lituanierara itzulia, Budostore argitaletxea (1996).
  • Luijendijk, D.H (2005) Kalarippayat: India's Ancient Martial Art, Paladin Press, (ISBN 1-58160-480-7)
  • Luijendijk, D.H (2008) Kalarippayat: The Essence and Structure of an Indian Martial Art, Oprat, (ISBN 978-1409-2262-60)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]