Kalatonjärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kalatonjärvi aintzira
Kalatonjärvi (fi)
Geografia
Hustubidea Lätäseno ibaia

Kalatonjärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Norvegiako Kautokeino udalerritik pare bat km-ra dagoena. Käsivarsi eta Tarvantovaara eremu basatien artean dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatien mugan, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Guoskatjávri eta Kalaton aintzirak iparraldean dira Kalatonjärviren bizilagun nagusiak. Inguruko muinoen gailurretatik erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, urek, lur azpiko pasabideetatik Lätäseno ibaira isurtzea lortzen dute, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Igaraba edo urtxakurrak ere, inguruko errekatxoetako jaun eta jabeak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]