Kalbinismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joan Kalbin

Kalbinismoa Joan Kalbin frantziarraren eraginez XVI. mendean sortutako doktrina kristaua da. Jainkoaren agintaritza aipatzen du beste ezeren gainetik, eta bere ereduari jarraituz, gizarte teokratikoa eraikitzea eskatzen du. Fede, tradizio edo teologia erreformatua ere deitu ohi zaio.

Tradizio erreformatuaren aitzindariak Martin Luther, Martin Bucer, Heinrich Bullinger, Peter Martyr Vermigli, Huldrych Zwingli, Thomas Cranmer eta John Jewel dira besteak beste, nahiz eta XVII. mendean Kalbinok izandako pisua dela eta, bere izenez ezagutzen den gehienbat.

Gaur egun, Eliza Erreformatuen Mundu Batasunak (WARC) 75 milioi jarraitzaile ditu.

Zabalkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geneva izan zen korronte berriaren erdigunea, eta hortik zabaldu zen Europako beste leku batzuetara, batez ere Eskoziara (John Knox), Herbehereetara (William Ames, T J Frelinghuysen eta Wilhelmus a Brakel) eta Alemaniako ipar-mendebaldera (Olevianus eta Zacharias Ursinus).

Frantzian ere eragin handia izan zuen, noski, baita Hungaria, Transilvania, Lituania eta Polonian ere. Eskandinavian ere zabaldu zen, baina azkenean Luteranismoa gailendu zitzaion.

Europatik at, Ingalaterra Berria, Hegoafrika, Indonesia, Korea, Sierra Leona eta Nigerian ere zabaldu egin zen.

Euskal Herrian Joanes Leizarraga (1506 - 1601) euskal artzain kalbinista izan zen Itun Berria euskaratu zuen lehena (1571), Nafarroako erregina Joana III.a Albretekoaren enkarguz.

Oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalbinoren dotrina, Institutio religionis christianae obran aditzera eman zuena. Hatsapen hauetan oinarritzen da:

  1. Biblia da fedearen iturri bakarra; hala ere, lehen bost kontzilioetako dogmak onartzen ditu kalbinismoak.
  2. Fedearen bidez lortzen da salbamena; zeruko dohaina da salbamena, eta aurrez aukeratu batzuei bakarrik ematen zaie.
  3. Gurtzak hasierako soiltasunera itzuli behar du; bataioa eta jaunartzea beste sakramenturik ez da onartzen, sinbolo eta oroigarri balioez.[1]

Kalbinismoaren oinarrietako bat predestinazioa da: honen arabera, Jainkoak hasieratik aukeratu ditu munduaren amaieran salbatuko direnak. Beste guztiak galdu egingo dira. Gizakia, jatorrizko bekatuaren eraginez, guztiz galdurik dago, eta ez da gai bere kabuz Jainkoari baietz esan eta berari jarraitzeko. Hori Jainkoaren grazia hutsak egin dezake soilik.

Kalbinismoak eragin handia izan zuen ekonomiaren garapenean, lana goresten baitzuen, eta etikotzat hartzen interesekiko mailegua. Max Weberrek Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua obran Europan kapitalismoaren sorrera ahalbideratu zuen dotrinatzat hartzen du.[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalbinismo Aldatu lotura Wikidatan