Iturriaga jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kale Nagusiko 19. zenbakiko etxea (Orio)» orritik birbideratua)
Iturriaga jauregia
Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Orio)
Orio 27.JPG
Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroaren irudia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Orio
Koordenatuak 43° 16′ 37″ N, 2° 07′ 37″ W / 43.27685°N,2.12699°W / 43.27685; -2.12699Koordenatuak: 43° 16′ 37″ N, 2° 07′ 37″ W / 43.27685°N,2.12699°W / 43.27685; -2.12699
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloa pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea 9
Webgunea XVI. mendea

Iturriaga jauregia Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen jauregi bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusiko 17. zenbakian. Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxearen alboan eta Pilliku plazaren parean dago.

Bertan, gaur egun, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa dago, Donejakue Bideari buruzko interpretazio zentroa da, Kostaldeko Donejakue bidea udalerri honetatik igarotzen baita.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hareharrizko silarria duen etxe-jauregia da. Beheko solairuan erdi puntuko ate dobeladuna du, eta giltzan Arrazubia familiaren armarri txikia. Ezkerretara, leihoburua duen leiho zabal bat du, ateak bezalako moldurak dituena.

Lehen solailuan, kanpora ematen duten bi leiho erlaizdun ditu eta eraikinaren barnean janben aldera alboko aulki jarraituak, bi baoen artean XVII. mendeko Iturriaga familiaren armarria duena.

Bigarren solairuan, kanpora ematen duten hiru leiho erlaizdun, fatxada erlaitz molduradun batek ixten du, bi izkinatan bi gargola zilindriko dituela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]