Kale itsu
Kale itsua[1] edo kalezuloa[2] (cul-de-sac galizismoa ere, maila txikiagoan[3], baita atekamotza ere Lapurdin) sarrera eta irteera bera duen kalea da, hau da, alde batetik itxita dagoena. Kale edo bide hauetako batzuek ez dute baimentzen automobilik, egun osoan zehar edo ordutegi batzuekin, baina oinez edo bizikletaz ibiltzeko aukera dago.
Gaur egungo urbanismoan egoten dira kasuak non irteera zuen kale baten itsutzea egiten den, bertatik igarotzen den trafikoa murriztu eta horrek dituen onurak probesteko: zarata eta kutsadura gutxiago, eta segurtasun gehiago.
- Trafikoarentzat itsua den kale bat adierazteko erabiltzen den seinalea
Trenbideetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbideei buruz hitz egitean, cul-de-sac erako geltoki bat martxa--aldatze bat behartzen du[4]en geltoki bat da. Adibide handi bat Amara–Donostia geltokia da, non
trenek martxaz aldatu behar duten. Donostiako pasantea egoera hau amaituko du. Bestelarik, Sondika geltokia cul-de-sac da
zerbitzuetan. Zerbitzua han amaitzen bada, hala nola
edo
trenekin bezala, hurrenez hurren, geltoki terminal bat besterik ez da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «kale itsu – Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-08-27).
- ↑ «kale zulo – Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-08-27).
- ↑ «'Cul-de-sac' batetik» Berria 2017-03-02 (kontsulta data: 2024-08-27).
- ↑ «Bentaberriko geltokian trenbidea jarrita, aurrera doaz Donostiako Topoaren lanak» EITB 2025-01-15 (kontsulta data: 2025-06-09).