Kalea guztiona da (muralak)

Koordenatuak: 43°17′46″N 2°15′27″W / 43.29624°N 2.2576°W / 43.29624; -2.2576
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalea guztiona da muralak» orritik birbideratua)
Kalea guztiona da (muralak)
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Ezaugarriak
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°17′46″N 2°15′27″W / 43.29624°N 2.2576°W / 43.29624; -2.2576
Map

Kalea guztiona da aldiro-aldiro Zumaiako Erribera kaleko horma batean mural artistikoak margotzen dituen taldea da. Egindako muralak egun gutxitara pintura marroiaren azpian desagertzen ziren beti, Udalaren agindua betez, harik eta Udalaren osaera aldatu zen arte.[1][2][3] 2016tik 2019ra 98 mural margotu ziren horma horretan.[4]

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumaiako Udalak kartel, pankarta, pegatina eta muralei ezarritako debekuen aurka lan egiten du taldeak. Umorearekin, kritikarekin eta konstantziarekin ekiten diote debekuari modu positiboan. Lehen murala 2016ko ekainaren 11n azaldu zen, eta harrezkero 50 baino gehiago izan dira kaleko artearen erakusketa dinamiko honetako irudiak.[5] Denbora joan, denbora etorri, eta egileen jarraikitasunari esker, Erribera kaleko horma hau Zumaiako artearen eta sormenaren erreferentzia bihurtu da, herrikoentzat bertakoentzat eta kanpokoentzat.

Arte efimero honen hainbat irudi sarean ikus daitezke, eta urtero argitaratu izan diren egutegietan ere bai.[6]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Udalak herriko eremu publikoetan ezarritako kartel eta pankarta oro kentzeko erabakia hartu du» Baleike (Noiz kontsultatua: 2018-01-09).
  2. «Kalea Guztiona Da - Komunitatea - Baleike.eus» baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  3. Berria.eus. (2019-06-20). «Muralak, mugak salatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  4. «Adierazpen Askatasunaren Txokoari ongietorria -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  5. «Kalea guztiona al da?» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-11-22).
  6. Erribera kaleko muralak, Kalea Guztiona Da, 2017.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]